Ander Alvarez, MGEP GMHZ Robotikako ikaslea Bulgarian ERASMUS + esperientzia bizitzen


Kaixo, ni Ander Alvarez naiz eta Mondragon Goi Eskola Politeknikako (MGEP)  goi mailako heziketa ziklo (GMHZ)  bat ikasten ari naiz, konkretuki A.R.I (Automatizazio eta Robotika Industriala). Aurreko bi urtetan ikasten egon naiz zikloa bat MGEP-en (Mondragon Goi Eskola Politeknikoa), Arrasate-Mondragón.
Lehendabizi, DBH bukatzean ez nekien zer ikasi, batxillergoa edo  erdi mailako zikloa eta azkenik nire gurasoen laguntzarekin erdi mailako ziklo bat ikastea erabaki nuen. Zikloa, “Instalazio Elektrikoak eta Automatikoak” izan zen, Jesus Obrero EGIBIDE ikastetxean, Vitoria-Gasteizen. Zikloa bukatzean garbi neukan ikasten jarraitu nahi nuela eta hainbat aukera begiratzen hasi nintzen. Aukera erakargarriena MGEP izan zen, zergatik? Diru inbertsio handia egin dute eraikuntzetan eta ekipamenduetan, eta instalazio berri horiekin ikastea oso erakargarria egin zitzaidan.
Goi mailako heziketa zikloa hasita gurasoak eta hainbat lagun esan zidaten asko ikasi behar zela, baina nire esperientzia izan eta gero, honako hau esango nuke: ikasketak oso praktikoak dira eta ikasketak eguneratuta eramatea oso gomendagarria da, bereziki klasean adi egon eta gaiak egunean eraman. Klasean lan eginez ez da asko ikasi behar etxean. Beste puntu oso garrantzitsu jarrera da, klasean ez baduzu jarrera positiboa gaizki zabil. Horren bestez, klasekideen artean eta irakasleekin harremana oso ona izan da eta garrantzitsua da gure arteko elkartasuna bultzatu izan du klasekide atzeratuak eta haien jarrera hobetuz, irakasleak rol garrantzitsua jokatu dute gure hoberena ateratzeko.
ARI goi mailako zikloan MGEPen  modu dinamiko batean ikasi dugu, hau da, erronkak taldeetan eta benetako proiektuak burutzen. Ikasteko prozedura hau oso ona iruditu zait, proiektu errealak eginez gure prestakuntza lan mundurako hobetu egin da nabarmenki, gauza hauek bereizten dute pertsonen ikasketak eta jakintza.
ERASMUS+ esperientziari buruz hitz egiten badugu betidanik erakarri izan dit, beste herrialde batera joan bakarrik abentura bat bizitzera jende berria ezagutzera eta haien kulturak ezagutu. Nik, goi mailako zikloko azkenengo urtean joan nintzen, hiru hilabete Sofia-ra, Bulgarian. Krasno Selo-ko auzoan bizi nintzen, esperientzia ikaragarria.
Hiru hilabete haietan Etem Gestamp enpresan lan egin nuen, extrusioko mantenu departamenduan. Etem Gestamp aluminiozko perfilak fabrikatzen ditu zerotik, bere merkatua bereziki automobilgintza da, BMW edo Porsche-rentzat lan eginez. Departamendu horretan lan oso dibertsoak egiten ziren. Bariadoreak aldatu eta konfiguratu, sentsoreak konektatu edo motorrak konpondu adibidez. Enpresan lan egonda gauza asko ikasi ditut eta niretzat garrantzitsuena lan egiteko prozedurak izan dira, nola lan egiten den arazo bakotzerako prozedura bat dago eta prozedurak errespetatze ziren.
Goi mailako zikloarekin lan egin ahal da, baina antzinatasuna behar duzu. Hau da, denbora gehiago izatean lanak bakarrik egingo ahal dituzu edo tresnak erabili ahalko dituzu edo eramangarri bat izan.
Zikloa bukatuta, hurrengo urterako planak ditut, ingieneritza gradu bat egitea. Konkretuki Elektronika Industriala. Nire formakuntza osatu nahi dut eta horretarako hurrengo pausua heman behar dut, unibertsitatea.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu