Mondragon formación profesional

Elektronika eta Raspberry pi plakan oinarritutako programazio tailerra Ikastola Arizmendiko DBH4 ikasleentzat ASIR Informatika MGEPen eskutik

Elektronika eta Raspberry pi plakan oinarritutako programazio tailerra Ikastola Arizmendiko DBH4 ikasleentzat ASIR Informatika MGEPen eskutik

Badira urteak Informatikarekiko gizartean dagoen  irudia eraldatzeko beharra ikusten dela. MGEPen eta Goi mailako Heziketa zikloko irakasleak, eta bereziki  ASIR Informatika irakasleak gogoa genuen zerbait eraginkorra egiteko, era xume baten hasi noski, hazia ezarri, etorkizunean ekintzak garatzen joateko, eta poliki-poliki Informatikarekiko interesa pizten hasteko, bereziki nesken artean.

Helburua beraz programazioa irakatsi DBHeko ikasleei eta neurtu informatikarekiko interesa aurretik eta ondoren, aztertzeko ia ekinta eraginkorra izan den.

Maialen Otaegik hartu zuen ardura ekintza guztia diseinatzeko, eta hona hemen bere proposamena:

Jarraian agertzen den irudiak, ikasleak irakaslearen azalpenak entzuten, eta baliabide guztiak ezagutzen.

Programari azken ikutuak ematen, eta plakarekin integrazioa bideratzen. Talde batzuk lanak egindak ekarri dituzte eta berehala martxan jarri dira plakekin.

 

Bikain aritu dira, eta funtzionalidade berriak ezartzeko aukera izan dute: sentsore desberdinak, zaratak aktibatu, etab. luzea. Esperientzia abertsgarria izan da.

Tailerrean gaur egungo MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko  ASIR tituluko 2 ikasle laguntzen aritu dira. Eskerrik asko Markel Eslava eta Ane Freire, denon artean errazagoa izan da ikasle guztiei arreta ona ematea.

 

Amaitzeko, ikasle eta irakasleak famili argazki bat egin dugu MGEPeko 11 eraikineko atarian. Eskerrik asko bertara hurbiltzeagatik, esperientzia bikaina izan da!.

Datu interesgarria: neurketa egin denean, nesken interesa informatikarekiko dexente igo dela ikusi da. Mutilaren kasuan berriz ez du efekto hori izan,.

Exit mobile version