Elektronika eta Raspberry pi plakan oinarritutako programazio tailerra Ikastola Arizmendiko DBH4 ikasleentzat ASIR Informatika MGEPen eskutik
Elektronika eta Raspberry pi plakan oinarritutako programazio tailerra Ikastola Arizmendiko DBH4 ikasleentzat ASIR Informatika MGEPen eskutik
Badira urteak Informatikarekiko gizartean dagoen irudia eraldatzeko beharra ikusten dela. MGEPen eta Goi mailako Heziketa zikloko irakasleak, eta bereziki ASIR Informatika irakasleak gogoa genuen zerbait eraginkorra egiteko, era xume baten hasi noski, hazia ezarri, etorkizunean ekintzak garatzen joateko, eta poliki-poliki Informatikarekiko interesa pizten hasteko, bereziki nesken artean.
Helburua beraz programazioa irakatsi DBHeko ikasleei eta neurtu informatikarekiko interesa aurretik eta ondoren, aztertzeko ia ekinta eraginkorra izan den.
Maialen Otaegik hartu zuen ardura ekintza guztia diseinatzeko, eta hona hemen bere proposamena:
- Programazioa ikasi Scratch erabiliz. Ikastolan Aitor Ziardegi irakasleak hainbat saioetan ikastolan programazio oinarriak eman ditu.
- Erronka edo proiektu bat burutu. Semaforo baten funtzionamendua simulatzea zen helburua.
- Proiektu hau era simulatuan ordenagailuan garatu,
- Eta azkenik, MGEPeko laborategira etorri, elementu elektronikoak ezagutu, eta proiektu berbera ezarri Raspberry Pi plaka fisiko baten , koloretako led desberdinak erabiliz.
Jarraian agertzen den irudiak, ikasleak irakaslearen azalpenak entzuten, eta baliabide guztiak ezagutzen.
Programari azken ikutuak ematen, eta plakarekin integrazioa bideratzen. Talde batzuk lanak egindak ekarri dituzte eta berehala martxan jarri dira plakekin.
Bikain aritu dira, eta funtzionalidade berriak ezartzeko aukera izan dute: sentsore desberdinak, zaratak aktibatu, etab. luzea. Esperientzia abertsgarria izan da.
Tailerrean gaur egungo MGEPeko Goi mailako heziketa zikloko ASIR tituluko 2 ikasle laguntzen aritu dira. Eskerrik asko Markel Eslava eta Ane Freire, denon artean errazagoa izan da ikasle guztiei arreta ona ematea.
Amaitzeko, ikasle eta irakasleak famili argazki bat egin dugu MGEPeko 11 eraikineko atarian. Eskerrik asko bertara hurbiltzeagatik, esperientzia bikaina izan da!.
Datu interesgarria: neurketa egin denean, nesken interesa informatikarekiko dexente igo dela ikusi da. Mutilaren kasuan berriz ez du efekto hori izan,.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu