Iñigo Astralaga,MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotika industrialeko ikaslea Bulgariako Sofian ERASMUS + esperientzia bizitzen


  1. Izen abizenak eta ikasten ari zarena
  • Arrasaten Industria Ingeniaritza Elektronikoa bi urtez egin ondoren, antzeko aukera bat bilatzea nahi nuen. Horregatik aukeratu nuen Automatizazio eta Robotika Industrialeko Goi Mailako heziketa zikloa MGEPen bertan, irakaskuntza-metodoa gustatzen zitzaidan eta Arrasaten ikasten egon nintzenez, aukera ona zen hor jarraitzea.  Irakasleekiko harremana oso hurbila zen eta, horren ondorioz, eguneroko eskola orduak askoz errazagoak egiten ziren. Gauza bera gertatzen zen ikasleen artean, oso harreman ona genuen denon artean.

 

2. Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue?  Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?

  • Bi urteetan hainbat proiektu egin ditugu, eta horietan ikasitakoa aplikatu dugu. Nire esperientziarekiko talde-lanaren garrantzia ikasi dugu, teknikoki eta teknologikoki trebatzen zaren bitartean.
  • Lehenengo urtean proiektu bat egin genuen hiruhileko bakoitzaren amaieran. Lehenengo proiektua igogailu baten maketa automatizatzea zen, ate logikoak erabiliz. Bigarrenean, birringailu industrial baten maketa baten programa diseinatu genuen, Zelio automata baten bidez. Azkenik, hirugarren proiektuan PLCak erabiliz prentsa hidraulikoaren prozesua programatu genuen. Bigarren urtean bi proiektu egin genituen. Bata, depositu-sistema bat automatizatzea izan zen, eta bestea programaren interfazea HMI pantaila baterako diseinatzea eta programatzea.

3.Noiz , nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko?  

  • Bidaiatzea eta jendea ezagutzea gustatzen zait, baina hasieran ez nuen kontuan hartu Erasmus + izateko aukera. Buruari hainbat aldiz buelta eman ondoren, konturatu nintzen pertsona gisa ikasteko eta hazteko aukera handia nuela. Horrek eta nire familiak eta lagunek horretara animatzeak, zortea probatzea erabaki nuen.
  • Sofian, Bulgarian, martxoan, apirilean, maiatzean eta ekainaren hasieran egon naiz. Ikasle-egoitza batean hartu dut ostatu, Euskadiko eta Kantabriako ikasle askorekin batera.
  • Gestamp Etem Automotive Bulgaria SA enpresan lan egin dut. Aluminioaren estrusioan eta automobilgintzarako piezen fabrikazioan espezializatuta dago.
  • Mantentze lanetako departamentuan parte hartu nuen, beste bi ikaslerekin batera. Enpresako makineriaren mantentze-lan prebentibo eta zuzentzaileak egiten. Gure departamenduan hainbat arloko teknikariek osatzen zuten (elektrikoak, elektronikoak, mekanikoak, etab.) eta, horri esker, zikloan ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, gauza berriak ikasi ahal izan nituen.

4. Zer ikasi duzu enpresan?

  • Konturatu naiz oso garrantzitsua dela lankideen arteko komunikazioa eta konfiantza. Gure buruak, niri eta nire lankideei esan zigun lehenengo gauza talde lanaren garrantzia izan zen. Horrelako enpresa bat dominoa bezalakoa da, pieza bat erortzen bada, beste piezak ere erortzen dira. Hori saihesteko, guztion artean konfiantza eta komunikazio osoa izan behar da, arazoak ahalik eta azkarren eta modurik eraginkorrenean konpontzeko.

5.Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu? 

  • Makinetako akatsak konpontzeko edo prebentziozko mantentze-lanak egiteko, sistema elektriko, hidrauliko edo pneumatikoei buruzko ezagutzak erabili ditut. Hala ere, ez ditut hainbeste aplikatu PLCen programazioari buruzko ezagutzak.
  • Hilabete hauetan lan egiteari esker, enpresa bat barrutik nola funtzionatzen den eta etorkizunean zer egingo dudan ikusi dut.

6 Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu hurrengo kurtsorako?

  • Hurrengo ikasturterako ikasten jarraitzea pentsatu dut. Ingeniaritza Mekatronikoko  maila ikasteko asmoa dut.

Eskerrik asko Iñigo, eta zorte on!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu