Alex Arzuaga,MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko ikasle DUALa Ulma Forja enpresan


Alex Arzuaga, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Mekatronika industrialeko ikasle DUALa Ulma Forja enpresan

Emaiguzu zure izena mesedez eta zein ziklo egin duzun.

Alex Arzuaga Izagirre, 41 urte, Azkoitiarra jaiotzez baina Oñatin bizi naiz. Mekatronika industrialeko Goi Mailako Heziketa zikloa ikasi dut MGEP-n

Nola izan zen erabaki zenuela zikloa egitea?

Lanez aldatu nahi nuen ta horregatik pentsatu nuen Mekatronika industrialeko Goi Mailako Heziketa ziklo hau ikasita lan berri bat aurkitzeko aukera gehiago edukiko nituela.

Eta zergatik MGEPen?

Erreferentzia onak nituen. Bertan ikasi duen bat baino gehiago ezagutzen ditut ta oso ondo hitz egin zidatelako

Zer suposatu du zuretzat zikloa ikastea?

Egia esan oso aberasgarria izan da gauza berri asko ikastea lortu dut. Noski esfortzu bat suposatu dit noski, baina asko merezi izan du. Pozgarria baita ikustea gai zarela zikloa ateratzeko.

Zer azpimarratuko zenuke?

Azpimarratuko nuke izan ditudan ikaskideak, irakasleak, lankideak eta DUAL  instruktorea. Hauei denei esker lehen esan bezala gauz berri asko ikastea ta barneratzea lortu baitut.

Noiz hasi zinen Praktiketan? Noiz bukatzen duzu? 

Praktikak 2022-ko ekainaren 15-ean asi nituen ULMA FORJA enpresan eta 2023-ko ekainaren 14-an amaituko ditut.

 Zein izan da zure instruktorea enpresan?

Nire instruktorea Francisco Rojo izan da.

Zein da ENPRESAren lan esparrua? 

Forja bat da ,non bertan piezak forjatu ,tratamenduak eman eta mekanizatzen diren.

Eta zein da zure saila edo lantaldearen lan esparrua?

Ni egon naizen saila mekanizatuko mantenimenduko esparruan izan da. Beraz, mantenketa lanak egiten aritu naiz praktikaldi osoan.

Bi lan mota gehien bat ,lan prebentiboak eta zuzentzaileak .Prebentiboen atalean lanetako bat izan da makinen talde hidraulikoak eta koipeztatze sistemen  nibela kontrolatzen joatea. Lan hau betetzeko EXCEL taula bat dugu makina guztien  talde hidraulikoekin. Bertan joaten gara ipintzen egunero jasotako datuak, esaterako  nibelak zenbatean dauden, honela kontrol bat eramanten lortzen den depositoetan. Zuzentzaileen atalean gehien bat lan mekanikoak egitea tokatu zait. Makina, gailu zein instalazio desberdinen elementuen konponketak edo aldaketak.

Lan hauek lerrokatuak ikasitakoarekin?

Bai noski, guztiz, ikasitakoarekin zer ikusia zuten lanak egitea suertatu zait.

Bukatzeko, zer eskaini dizu ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Pertsonalki aberastu egin nau, ikasi dudan zikloaren lan mundua nolakoa den ikusi ahal izan dut. Ikasketa aldetik berriz, jasotako ikasgai teoriko denak prkatikan jartzeko aukera eman dit, uste dut gainera teoria hobeto barneratzeko beharrezkoa dela.

DUALa berriz egingo zenuke?

Egia esan esfortzu bat eskatzen du baina dudarik gabe, bai, egingo nuke berriro ere. DUAL ikasketa prozesuan oso zati garrantzitsua dela esango nuke.

Ze gomendio emango zenioke orain ikasten ari den norbaiti?

Gogoz hartzeko eta egunero klasean atento egon eta lan eginda zikloa ateratzeko ez duela arazorik izango, animo,  merezi du!

Edo zikloa ikasi hala ez pentsatzen ari den norbaiti?

Animatzeko, mekatronika ziklo bat ikasi nahi badu, teoria ta praktika ustartzeko aukera oso ona baita.

Eta etorkizuna?

Egia esan bihar ze gertatuko ez dakigu baina seguruena lan bila hasiko naiz Oñati inguruan eta nola ez familiaz disfrutatu !!!

Eskerrik asko Alex zure testigantza gurekin partekatzeagatik. Eta zorte on!!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu