GMHZ mekatronikan Hijos de Juan de Garay S.A.ko (HJG) latoiko sekzioaren mantenu arduradunaren bisita


Urriaren 23an Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP)  instalazioetan  Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ) Mekatronika Industrialeko  2. mailako ikasle eta irakasleek  Jesus Mari Aramberriren bisita jaso genuen, Hijos de Juan de Garay S.A. (HJG) enpresako  latoiko sekzioan mantenu arduraduna.  Topaketa honen misioa ikastetxea eta enpresaren artean dagoen distantzia laburtuz, ikasleei egungo industrian mantenuak eta kalitateak duen pisuaren eta eskatzen den pertsona perfilaren berri ematea izan zen.

Jesus Mari Aramberri HJG enpresako latoiko sekzioaren mantenu arduraduna da (mekanikoa zein elektrikoa) eta baita Mekatronika Industrialeko ikasle baten DUAL intruktorea ere. Sektore ezberdineko industrietan eskarmentua du eta  bere aurkezpenean zehar, egungo ekoizpen-prozesuetan mantenu eta kalitateak duten garrantzia azaleratu zuen. Horretarako hainbat tresnaren berri eman zigun: OEE adierazleak, mantenu mota eta hauen egokitasuna makina motaren arabera, mantenu plan bat, eta azkenik,  diseinatu eta garatzearen faseen  garrantzia adierazi zuen ere.

Argi utzi zigun ordea, egungo industriak arlo teknikoz jantzitako pertsonak behar dituen arren, pertsonon jarreran dagoela “sekretua”. Bere hitzetan mantenuak ez ditu gauza konkretu batean goi mailako espezialistak behar, pertsona autonomoak, ekimendunak eta hobekuntza proposamenak egin eta garatuko dizutenak baizik”.

Irakasle taldearen ustez, topaketa honek ikasle, irakasle eta aditu berarentzat ere onuraduna izan zen.

Eskerrik asko Jesus Mari zure ekarpenengatik!

Esteka honetan Hijos de Juan de Garayk Linkedin-en egindako argitarapena.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu