Errikarta González MGEP GMHZ mekanizatuko (PPFM) Dual ikaslea Mecaninor enpresan
Errikarta González naiz, Berangokoa, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoan FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIO edo PROGRAMACIÓN DE LA PRODUCCIÓN EN FABRICACIÓN MECÁNICA (PPFM edo mekanizatua) Lanbide Heziketako goi-mailako zikloko ikasketak amaitu berri ditut, DUAL formatuan, Elorrioko MECANINOR enpresan.
Ziklo hau aukeratu nuen lan-irteera onak dituelako, eta fabrikazioari lotutako ariketak egitea beti gustuko izan ditudalako.
MGEP aukeratu nuen ospe ona duelako, bere prestakuntza-metodologia, irakasleak eta jakina, titulazioaren praktiketarako industria baliabideak, laborategiak ezin hobea dituelako.
Egia esan, kotxez mugitzen naiz nire etxetik MGEPera eta gero enpresara. Pixka bat gogorra egiten da ibilbidea luzea delako, baina ahaleginak merezi du.
Ikaskideak jatorri ezberdinetakoak izan dira: Arrasate, Oñati, Elorrio, Zumarraga, etab. eta harremana oso ona izan da denekin. Esperientzia oso ona izan da beraiekin 2 urte hauek partekatzea. Uste dut denok oroitzapen ona geratuko zaigula hemen bizi izandakoaz.
Prestakuntza-metodologiari dagokionez, hainbat erronka landu ditugu bi ikasturteetan, interesgarriak dira, batez ere hainbat irakasgai jarduera komun batean batzen dituztelako, eta horrek irakasgaiak hobeto ulertzen eta zergatik ematen diren ulertzen laguntzen dizutelako.
Adibidez, lehen ikasturteko azken erronka ikasturteko ikasgai guztien edukiak ezarri ditugu. Erronka mekanizazio-enpresa bat simulatzea eta pieza sorta bat seriean fabrikatzea zen, hasieratik amaieraraino, lantegiaren plantan banaketa posible bat zehaztuz eta pieza sorta horren fabrikazio-kostuak ere kalkulatuz. Benetan oso erronka interesgarria izan zela.
Alde negatiboa talde-lana eta lana gutxi egitea nahi duten ikasleak dira, eta ondorioz, lan estra egokitu dakiekeelako. Onena litzateke denek ekarpenak egitea, ikasi, exijitu eta abar egin behar da, eta ez da beti erraza izaten, baina, azken finean, enpresan ere biziko den zerbait izango da. Horrekn ere asko ikasten da.
DUALi dagokionez, Mecaninorren esperientzia oso positiboa izan da, enpresa oso intresantea da, lankideekiko harremana oso ondo egon da, oso giro ona dago lanean. DUAL fasean, gauza asko ikasi ditut: fabrikazio-enpresa baten funtzionamendua, beste CNC kontrol batzuen erabilera, pieza desberdinetarako tresnak jartzea, makinen mantentze-lanak, etab. Eta jakina, DUAL aukera % 100 gomendagarria da.
Izan ere, ekainean DUAL amaitu ondoren enpresan jarraitzeko aukera eman didate eta horixe egin dut. Lanean ari naizen bitartean, ez dut baztertzen diseinu mekaniko gisa beste ziklo bat urrutitik ikasteko aukera.
Uste dut nire espektatibak erabat bete direla. Uste nuena bete da, eta hobetu ere egin dela esango nuke. Nire kasuan, MECANINORen egiten dudan lana dibertigarria iruditzen zait, ez da zerbait mekanikoki egin behar dela, pixka bat pentsatu eta antolatzea ere eskatzen du. Eta ez da inondik inora ere monotonoa edo errepikakorra.
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programatze goi mailako zikloa ikasketa laburrak dira, irteera profesional handia eta onak dituenak, eta MGEPen ekipamenduek eta metodologiak ikasketak behar bezala amaitzea eragiten dute.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu