MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotika industrialeko ikasleak Mondragon Assembly enpresa bisitatzen


MGEP GMHZ Automatizazio eta Robotika industrialeko (ARI) ikasleak Mondragon Assembly S. Coop. enpresa bisitatu dute

 
2024ko Urtarrilaren 12an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEPGoi mailako heziketa zikloko (GMHZ) Automatizazio eta robotika industrialeko (ARI) 2.mailako ikasleekin batera  Mondragon Assembly S. Coop. enpresa bisitatu dugu.

 

Enpresa hau aditua edo espezialista da osagai industrialen giltza eskurako makinak eta lerro automatikoak fabrikatzen sektore zorrotzenentzat. Erabat automatizatutako fabrikazio soluzioak eskaintzen ditu, muntatzeko teknologiarik eta proba ekiporik aurreratuenekin, une oro  bezeroen beharretara egokitutzen delarik.

Mundu mailan lan egiten duen enpresa bat, xedeak 5 kontinenteetan dituelarik.  Eta herrialde askotan dago kokatuta: Txinan, Frantzian, Brasilen, Mexiko eta Alemanian ekoizpen plantak dituzte eta Indian, Estatu Batuetan eta Tunisian salmenta, ingenieritza eta zerbitzuetako departamentuak dituzte.
Beraien produktua hiru atal desberdinetan banatzen dute: alde batetik eguzkiarekin zerikusia duten arloak, automatizazio arlo eta e-mugikortasuna eta energi biltegiratzea.

Bisita Arrasateko Markuleteko industrialdean daukaten lantegi batera egin genuen. Baina beraien lantegi Nagusia Aretxabaletan daukate. Lantegi honetan momentuan bezeroari makina bidali aurretik makina muntatzen dute eta martxan jartzen dute, bezeroarekin batera landutako diseinu batetik abiatuta. Behin makina frogatu dutela eta ondo dabilela bezeroaren etxera bidaltzen dute eta han lanean jartzen dute.

Joan ginenean 3 makina mota zituzten, denak eguzkiaren energiarekin zerikusia zutenak. Azken baten panel solarrak muntatzeko lerroak ari ziren muntatzen eta frogatzen.

 


Bisita egin zuten ARI  ikasleek lotura asko aurkitu zituzten klasean landutako eta enpresan ikusi zutenarekin. Azkenean klasean maketa moduan lantzen dutena Mondragon Assembly-n tamaina errealean ikusi ahal zuten. Eta klasean erabiltzen dituzten teknologia eta elementu elektriko asko ere agertu ziren han zituzten makina eta armairua elektrikoetan.

Mila esker Maitane, Eneko eta Esther-i bisita hau egiteko aukera emateagatik eta eman zizkiguten azalpenengatik

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu