Mondragon formación profesional

HETELek egindako galdetegian arabera Lan baldintzak dira Lanbide Heziketa ikasleen lehentasuneko irizpidea eta badira diferentziak genero ikuspegian

HETELek egindako galdetegian Lanbide Heziketa ikasleen lehentasunak enpresa eta lanarekiko desberdinak dira genero ikuspegitik eta urteak pasa ahala ere, gutxi gora behera joera horrek bere hartan dirau.

Martxoan 8an hau argitaratu genuen, HETEL txostenari erreferentzia eginez. Gaur beste ezaugarri bat aztertu nahi izan dugu.

HETEL elkarteak  6800 Lanbide Heziketa ikasleei galdetegi bat egin die eta galderen artean enpresarekiko eta lan baterekiko lehentasunak adierazteko eskatu zaizkie, ezaugarri hauek emanda:

Emaitzak hauek izan dira, non bakoitzak 3 lehentasun baloratu zituen:

Emaitzan ikusi daiteken moduan LAN BALDINTZAK (%22,2)  dira ezaugarri kritikoena, garrantzi handiena ematen diotena, enpresa aukeratzerakoan. Zer dira Lan baldintzak? ordutegia, malgutasuna, segurtasuna lanean, lan kargaren proportzionaltasuna, aisialdiarekin uztartzeko aukera, etab.

ATAL EKONOMIKOAri garrantzia ematen zaio (%19,2)  nahiz eta jakin behar den orokorrean ez direla obligazio ekonomiko nabarmenak dituzten pertsonak, ez baitaude oraindik emantzipatuak. Eta baita ulertzen dute baita ere beraien lan bizitzan aurreneko soldatak direla ere, eta badakite hau hazten joango dela. Hala ere, azpimarratu beharra dago beraien esanetan, DUALean soldatak ere handiagoak izan beharko liratekeela.

KOKAPENA %16,5, kontutan izanik garraioa publikoa ez dela kokapen guztietara iristen eta ez dutelako kotxerik edo gidatzeko baimenik ere zenbait kasutan.

Ariketa berdina eginda, baina emakumezkoak eta gizonezkoak bereiztuz, diferentzia batzuk nabarmentzen dira:

Emakumezkoek LAN BALDINTZAK eta LAN GIROAri gizonezkoek baino garrantzi handiagoa eskaintzen diete (%23,4 emakumezkoek eta %21,9 gizonezkoek lehenen aukera gisa eta, bigarren aukeran, %17,2 emakumezkoek eta  %14,1 gizonezkoek. Lanaren kalitatea (karga fisikoak, psikologikoak, estresa,…) kontutan hartzen dute. Eta epe luzeko egonkortasuna ere gehiago baloratzen dute.  Alderaketa eginaz gizonezkoek BALDINTZA EKONOMIKOei garrantzi gehiago ematen diete (gizonezkoek %20 eta emakumezkoek %17,2).

Eta azkenik, beste ezaugarri bat ere aztertu da: goi mailako zikloak 2 urtekoak dira, eta bereiztu egin da 1. eta 2.mailako zikloko ikasleak.  Diferentziak ez dira oso narbarmenak, %0,4koak gehienez ere.

 

Exit mobile version