Eneko Aristegi MGEP Diseinua zikloko ikasle DUALa MUko Ikerketako laborategian
Eneko Aristegi naiz, Lantzekoa (Nafarroa), orain Mondragon Goi eskola Politeknikoan (MGEP) goi mailako heziketa ziklo (GMHZ) bat ikasten ari naiz, Fabrikazio mekanikako diseinua hain zuzen, eta aurretik Mekatronika industrialeko Goi Mailako Zikloa eta Mantenketako Erdi Mailakoa ikasitakoa naiz Iruñean.
Titulu hau aukeratu nuen planoak egitea eta 3D-an aritzea gustukoak ditudalako, eta Mekatronika Iruñan bukatu ondoren, Diseinua egitea pentsatu nuen
Iruñan ez ninduten hartu, eta Interneten aritu nintzen zikloa non egin bila, eta Arrasatera etortzeko aukera sortu zen.
Lehenengo urteean Residentzian izan nintzen bizitzen, baina bigarren honetan pisuan nago, han egin nituen lagunekin. Beraiek ingeniaritza ikasten ari dira, bata Ingeniaritza Mekanikoa, bestea Mekatronikoa.
Esperientzia oso ona izaten ari da. Programa berriak erabiltzen ikasi dut: SolidWorks.
Bestalde, kanpoan bizitzea beste gauza bat da, eta Arrasaten elkarrekin ibiltzen gara ziklokoak eta ingeniaritzakoak, oso giro ona dago gure artean. Gomendatuko nieke Iruñan nirekin ikasitakoei hona etortzea ere, alantza gabe, bai.
Hemen DUALa egiteko aukera ere izan dut, konkretuki, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Mekanikako Ikerketako laborategian. Bertan elementu eta multzo mekanikoen entseguak egiten ditugu.
Nik nire arduradunaren esanetara nago, eta egunero daukagu zeozer desberdin: diseinatu entsegu banku berriak (orain ari gara igogailuen motoreak entsaiatzeko banku bat diseinatzen), prestatu entsegutarako behar diren tresnak, bankuak… goizero elkartzen gara, eta adosten dugu zein izango den nire lana, edota aztertzen dugu nola dagoen egin dudan azkena.
Zeinbait teknikalari gaude, batzuk ziklokoak, beste batzuk ingeniaritza ikasten ari direnak, eta elkarrekin egiten dugu lana, oso gustora. Hasieratik onartu ninduten oso ondo, ze beraiek ere izan dira Dualean leku berean, eta badakite nolakoa den.
Laborategian enpresekin egiten da lan ere. Hau da, nahiz eta Unibertsitatean bertan nagoen, egiten dudana zuzenean doa enpresetara, edo beraiek eskatutako zeozer da. Batzuetan, neurketa soilak dira: abiadurak, piezek funtzionatzen duten ala ez, edo zein funtzionatzen duen hobeto… beste batzuetan, berriz, proiektu luzeagoak dira, hiru-lau urtekoak, tesi doktoralak… eta gure lana hauen zati bat da, hori bai, oso ondo egin behar dena, ze gero proiektuan eragin oso handia izan dezake
Nire DUAL lana guztiz lerrokatua dago tituluan ikasitakoarekin. Diseinatzaile moduan ari naiz, makinak edo multzoak diseinatzen ditut, planoak egiten ditut, fabrikatzera bidaltzen ditut eta gero konprobatzen dut ea ondo etorri diren; multzoak badira, nik muntatzen ditut eta ipintzen ditut martxan… hau guztia, nire arduradurak onartu behar ditu, noski, oso gertutik jarraitzen du nire lana. Oso esperientzia ona da, ze ikusi dezaket nire diseinua baliagarria den ala ez, eta ondorioak, gaizki badago, nik neuk sofritzen ditut muntatzean edo martxan jartzean.
Konturatu naiz oso zorte ona izan dudala, hemen zuzenean aplikatzen dut ikasitakoa. Gainera, Mekatronika ikasi nuenez, horrek asko laguntzen dit bankuak martxan jartzen ere.
Hau ez da izan nire lehenengo esperientzia, ze ziklo ertaina bukatzean ere praktikak egin nituen, ez zitzaizkidanak guztiz gustatu, eta Mekatronika ostean ere praktikak egin nituen Nafarroan. Gainera, azken udetan mekaniko moduan aritu naiz, baina esan beharra daukat nire espektatibak guztiz bete direla, eta gainditu ere. Asko ikasi dut eta pozik aritu naiz.
Orain zuzenean lanera joan nahi dut. Mekatronika eta Diseinua izanik, ez dut izango inolako arazorik lana aurkitzeko
Pisukideak ikusten ditut ingeniaritza ikasten. Batzuetan pentsatu dut ondo izan daitekeela, etorkizunera begira, lan hobeak izateko… baina momentuz nahiago dut lanera joatea
Eskerrik asko Eneko zure testigantza gurekin partekatzeagatik!!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu