KATALARM EIE moduloaren eremuan eta KAONBI elkartearekin elkarlanean ASIR ikasleek sortutako prototipo berritzailea (BIDOEA)


KATALARM EIE moduloaren eremuan eta KAONBI elkartearekin elkarlanean ASIR ikasleek (Sareko Informatika Sistemen Administrazioa edo Administración de Sistemas Informáticos en Red)  sortutako prototipo berritzailea

Ikusi gazteleraz egindako BIDEO:  https://youtu.be/Wk7VHF9BZzQ

Proiektuaren helburua bideo-zaintzako sistema informatiko bat sortzea izan da. Garapen bat egin da gure katua etxean bakarrik uzten dugunean, uneoro  egiten ari dena ikusteko asmoz.

Eta noski, egiaztatu ahal izango dugu  baita ere, gu ez gaudenean..zaintzaileak gure katuari egin beharreko zainketak egiten dizkion Kasu hauetan eta datuak babesteko legearen arabera, zaintzaileari jakinarazi behar diogu etxebizitza “bideo-zainduta” dagoela.

 

Cristina Grandal ikaslea azalpenak ematen

Egindako garapena:

Gure oinarrizko kit-a etxebizitzan estrategikoki jarritako 4 bideo-kamerek osatzen dute.

Kamera horiek gauez mugitzeko eta ikusteko sentsorea dute.

Erabiltzailea aplikazioan sartzen denean, lau pantaila ikusiko ditu, kamera bakoitzeko bat, eta uneoro zaindu ahal izango ditu katuaren eta/edo haren zaintzailearen mugimenduak eta momentuko egoera ordenagailu batetik edo mugikorretik.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu