Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko MGEPeko ikasleek ULMA Forja enpresa bisitatu dute
Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko (PPFM) MGEP Mondragon Goi Eskola Politeknikoko goi-mailako prestakuntza-zikloko ikasleek Ulma Forja enpresa bisitatu zuten. Enpresa kooperatiboa da, eta forjaketaren eta mekanizazioaren sektoreko buru da mundu mailan espezifikazio tekniko handiko briden eta osagai forjatuen ekoizpenean.
Bertan, fabrikatzen dituzten piezak forjatzeko jarraitzen duten prozesua zein den erakutsi zieten. Landugabeko materialetik abiatzen dira, eta hainbat forjaketa- eta ijezketa-etapa behar dute lortu nahi den aurreforma lortzeko. Prozesu horretarako, ikasleak harritu zituzten prentsa industrial ikaragarri handiak dituzte, erabat automatizatuak eta robotizatuak.
Ondoren, gas-labeen eremua ikusi zuten, non piezen tratamendu termikoak egiten diren azken mekanizazio-eragiketetara igaro aurretik. Azken eragiketa horiek erabat automatizatuak eta robotizatuak dira.
Era berean, pieza bakoitzari produktuaren kalitatea ziurtatzeko egiten zaion kontrol zehatza behatu ahal izan zuten, barneratu zezaten pieza horiek ondo egitearen eta profesionaltasunaren garrantzia. Azkenik, Ulma-k duen biltegi automatikoa bisitatu zuten. Bertan, piezen trazabilitatea jasotzen da hasieratik amaierara arte.
Bisita honi esker, “forjaketa-prozesuari buruzko prozesuak definitzeko” moduluan klasean ikasitakoa hobeto ulertu eta barneratu zuten. Gainera, eta batez ere, enpresa handi baten lan egiteko modua ikusi zuten, eta ezagutu zituzten beraiek etorkizunean izan dezaketen lanpostuetan nola egiten den lan.
Ulma Forjako pertsonal-arduradunek azpimarratu zuten langileak onartzeko garrantzia ematen diotela hauek Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (PPFM) moduko Goi Mailako Lanbide Heziketako (LH) ikasketak izateari.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu