Goi mailako heziketa Zikloak do Unibertsitatea arlo teknologikoetan: MGEPeko datuak


Goi mailako heziketa Zikloak edo Unibertsitatea  arlo teknologikoetan ? galdera suertatu zaigu eta gure datuak aztertuz hausnarketa txiki bat burutu dugu.

ITURRIA Azaleko argazkia

Aste honetan jaso dute beraien diploma Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) Goi Mailako Heziketa Ziklo  bat ikasi duten 85 ikasle, gazte eta ez horrengazte, gizonezko zein emakumezkoak (hauek, 7 bakarrik).

MGEPen guztira bost titulazio eskainzten dira: Fabrikazio Mekaniko Diseinua,  Sareko informatika sistemen administrazioa, Automatizazio eta Robotika Industriala (ARI)  Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea eta Mekatronika industriala, eta gero  bi espezializazioak:  Industria Mantentzearen Digitalizazioa  eta datorren urtetik aurrera,  Eragiketa-teknologien
inguruneetako zibersegurtasuna. Lehenengoak bi urtekoak dira eta espezialitateak, urte bakarrekoak, denak industriarekin lotura handikoak, DUAL eran egin daitezkeenak.

Ikasle hauek etapa bat burutu dute, eta enpresan lanean txertatzeko prest daude, oso formazio on batekin, bai teorikoa zein praktikoa.
Eta orain dator galdera: orain zer? Denok dakigu gure enpresek goi mailako teknikalariren, egia esan, edozein ZTIM ( Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) edo STEAM (Science, Technology, Engineering and Mathematics )  formazio duten teknikalariren, behar handia dutela, baina, honekin
bukatzen da beraien ikasketa formalaren prozesua?
Erantzuna beraiek eman zuten beraien tutoreek maiatzean galdetu zietenean:

  • % 32 lanean hasteko edo jarraitzeko asmoa du,
  • beste bi herenek, %68a, berriz, ikasten jarraituko du.
    • 17k (% 20),beste Ziklo bat egin nahi dute, aurrenekoaren betegarri izan daitekeena eta lanean abantaila
      emango diena;
    • 13k (%15) zikloko espezializazioren bat egingo du,
    • eta % 33 (28 ikaslek) Ingeniaritzako Graduren bat,   egiteko prest ikusten du bere burua.

Hau azpimarratzekoa da: dagoeneko ez da ikusten Lanbide Heziketa Ziklo itxia moduan, baizik eta industriaren munduan sartzeko bide bat bezala.
Askotan esan dugu 17-18 urterekin gazte askok ez dakitela oraindik zehazki zer egin. Hartu behar duten erabakia eraginkortzat hartzen dute, eta berriz,  sentitzen dute  oraindik ez dutela  munduko eskarmentua jakiteko profesional bakoitzak zer egiten duen ogibide, zertan datzan beraien lana.

Kasu askotan gainera, oraindik nerabetasunaren burrukekin jarraitzen dute, eta azken urteotan, DBHko azkenak eta Batxikoak, ikasketen notak ez dira izan beraien prioritateetan.
Zikloak eskaintzen die pare bat urte non heldutasuna irabazten duten (bai unibertsitatean zein zikloetan, lehenengo hiru-bost hilabeteetan irakasleek eta tutoreek eboluzio itzela somatzen diete ikasleei), bitartean etorkizunerako erabilgarriak izango zaizkien hainbat kontzeptu ikasten dutelarik; ikasteko era gainera beraientzako egokiagoa da: praktikoa, zuzenean dakite
nola erabili behar duten barneratzen dituzten kontzeptuak, talde txikietan izaten direnez (25 ikasle asko jota), irakaslea gertuago daukate, pertsonalizatua da ikasketa; bestalde, bi urte horietan ikusten dute enpresan zer eskatuko zaien, eta umekeriei (klaseetara huts egiteak, orduak eta epeak ez errespetatzea, lanetik eskakeatzea) agur esaten diete enpresan lehenengo bronka jaso eta gero. Ez badute asmatu titulazioarekin, eta gaia ez badute horren gustuko, bi urte bakarrik dira, eta titulu eta ogibide batekin bukatzen dute, ez da porrota, eta beste zeozer saiatu dezakete.

Pentsatzen badute bai asmatu dutela, aukera dute zikloa bukatu eta unibertsitatera joateko. Oraindik gazteak dira, beraien ikaskideek baino pare bat urte gehiago bakarrik dute, baina unibertsitatean irakasten zaizkien gaiak eta kontzeptuen zergatia eta erabilera ezaguna zaie; askotan, batxilergotik datozen ikasleek baino motibazio eta interes handiagoa izaten dute.

Unibertsitatera sartzeko nota, zikloan ateratzen dutena izan daiteke (lehenagotik Ebau egina bazuten, aukeratu dezakete batarekin ala bestearekin sartzea), azterketa gehigarririk egin
gabe, eta Batxi+Ebau egin duten gazteekin maila berean sartzen dira, eta unibertsitateko kreditu batzuk konbalidatzen zaizkie, ikasketen arabera. Zenbat eta lotura handiagoa izan egin duten zikloaren eta karreraren artean, orduan eta kreditu gehiago
konbalidatzen zaizkie, ikasgai bat kurtsoko izan daiteke. Badago unibertsitate-titulazio bat erakarpen handia duena beraientzat: Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekatronikoa  ziklotik sartzen diren ikasleek konbalidatzen dituzten ikasgaiak kurtso berean metatuz diseinatu zen, eta beraz, zikloa duten ikasleek ingeniaritza hau hiru urtetan egin dezakete, lau egin beharrean.

Goi mailako heziketa zikloak, beraz, oso aukera interesgarria bihurtu dira unibertsitatea baino lehen egiteko: bi urte gehiago ematen diete gazteei erabakia hartu baino lehen, eta Unibertsitatera ez joatea oraingoz erabakitzen badute, oso formazio egokia eman die zuzenean lanera sartzeko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu