Cristina naiz, 48 urte ditut; Arrasaten bizi naiz, baina Ferrolekoa naiz. Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) zikloa ikasi dut Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP).
Duela urte asko BUP ikasi nuen, oso nota onekin. Baina ez nekien zer ikasi, eta lanean hasi nintzen. 2008an lan-aukera ona izan nuen eta Donostiara etorri nintzen. Hobetzen jarraitzeko, 2010ean “unibertsitaterako sarbidea” lortu nuen eta EHUn matrikulatu nintzen, zuzenbideko graduan. Baina 8 ordu lanean izanik, ezin nintzen klaseetara joan eta ikasketak utzi egin nituen. Lanean jarraitu nuen, baina nire tokia aurkitu gabe, eta, lan kontuengatik, Arrasaten amaitu nuen.
Nire bikotekideak, 48 urterekin, mikroinformatikako eta sareetako erdi mailako gradua ikasi zuen (Arizmendi ikastolan). Konfinamenduan, bere azken lanarekin lagundu nion, eta hor jakin nuen informatika dela gustatzen zaidana. Pablok esaten zidan: “Hau da zurea” eta berak animatu ninduen ASIR ikastera. Hemen ikastea erabaki nuen, MGEPen, baina arazo bat zegoen: irakaskuntza euskaraz da eta nik ez nekien euskaraz. Beraz, Euskaltegian matrikulatu nintzen eta 2 urtetan A2 gainditu nuen. Gero langabezia eskatu nuen eta horrela hasi zen nire bizitza aldatuko zuen etapa hau.
Lehenengo urtea egokitzapenekoa izan zen: ikaskideei (adin desberdintasunagatik) eta euskarazko klaseei. Eskolako lehen egunean, ikaskideek uste zuten ni irakaslea nintzela. Pixkanaka egokitzen joan nintzen, ikaskideen eta irakasleen laguntzarekin. Azkar moldatu nintzen ikastera, 18 urterekin baino askoz hobeto: orain jakiteko ikasten baitut.
Bigarren urtean, DUAL prestakuntza egin nuen ERREKA enpresan (DUAL OROKORRA) eta MGEPeko CAU edo EAZ- Erabiltzaileentzako Arreta Zentroan, eta, azken hilabetean, Laboral Kutxan (DUAL INTENTSIBOA). Oso urte gogorra izan da, ikasketak eta lana , biak uztartzen, baina merezi izan du! Asko ikasi dut! Bai EAZan, bai ikasgelan, erronka gero eta konplexuago eta atseginagoen bitartez, Katalarm enpresa berritzailearen proiektuarekin Eibarko azokarako eta Coach-i buruzko klaseekin, gure zeharkako gaitasunak garatzeko hautazko prestakuntza. Eta azken hilabetean Laboral Kutxan datu-baseei buruz pila bat ikasten. Oso urte betea izan da neretzat.
Ahalegin eta dedikazio handiko bi urte izan dira, eta orain fruituak jasotzen ari naiz. Datorren 2024ko ekainak 17an nire lan-kontratua sinatu dut Laboral Kutxan, datu-baseekin lan egingo dut (horixe baita gehien gustatzen zaidana) eta lan-giro ezin hobean. Zikloa MGEPen egitea aukera ezin hobea izan da.
Ekainaren 13an, Cristina Grandalek Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleak ordezkatu zituen 23-24 ikasturteko diploma-banaketan, eta guztiok hunkitu gintuen.
Eskerriik asko Cristina gurekin zure testigantza partekatzeagatik.
Cristina ASIR- sareko-informatika-sistemen-administrazioa edo gazteleraz Administración de Sistemas Informático en Red tituluko 2.mailako ikaskideekin eta tutore eta irakasle batzuekin