ASIRretik ibilbide formatibo desberdinak arakatzen


ASIR 2.mailako ikasleak praktiketako azken etapa abian dute, eta enpresetara joan baino lehen ekitalde aberatsgarri bat partekatu dugu ASIR ikasketetako hainbat ikasle ohiekin.

Helburua ASIRretik ibilbide formatibo desberdinak arakatzea izan da, ASIRreko ikasleei ideiak emateko, eta ia lortzen duten intereseko aukerak identifikatzen.

Horrela honako testigantzak izan ditugu, non ASIR ikasi ondoren:

  •  Gradua ingeniaritza informatika ikasi dutenak edo/eta ikasten daudenak.
  •  Zibersegurtasuneko espezializazioa ikasi dutenak.
  • lanean aritu, eta ondoren Zibersegurtasuneko Master profesionala egin duenak.
  • lanean aritu ondoren, arlo industrialera egin duela saltoa, eskarmendtua IT eta OT arekin lanean, eta Automatizazio eta Robotika industrialeko goi mailako heziketa zikloa ikasi duena,
  • Goi mailako heziketa beste ziklo bat ikasi dutenak informatika arloak, konkretuki, web software garapenaren inguruan.

 

Ikasle ohiek bera bizipenak ederki partekatu dituzte, beraien lorpenak baina baita ere bidean lortu ez dituzten helburuak, beraien saiakerak, eta saiakera guzti horietan ikasitakoa. Ikasleentzat luxua izan zen beraien gomendioak entzutea, egindako zalantza guztiei erantzutea. Asko eskertu zuten.

Eta gu ere noski, gainera oso harro gaude bakoitzak lortutakoarekin.

Mila mila esker Andoni, Ane,  Jon, Lander, Ganix, Iker M, Iker SJ eta  Mikel, gurekin zuen bizipenak, eta bizipozak partekatzeagatik, eta batez ere ASIRrentzat adibide  izan daitezkeen ibilbide formatiboen berri emateagatik.

https://live.staticflickr.com/65535/54394877105_710f904b3b_n.jpg

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu