AMAZON-eko Aprendizak, talentua garatzen MGEP-en.


Lucia Trinidad Escalante eta Adri Herrero Rodiguez-en testigantzak dakarkizuegu. Lucía eta Adri, Amazon enpresako Aprendizak programako lehen promozioan parte hartu dute eta Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloko ikasketak burutu dituzte azken bi urteotan Mondragon Goi Eskola politeknikoan (MGEP).

AMAZON eta MGEPek elkarlanean garatutako “Aprendizak” formakuntza programa honetan parten hartzen duten  lehen promozioko ikasleak zarete, Zerk eraman zintuzten programa honetan izena ematera?

ADRI: Txikitatik mekanika eta kotxe konponketa gustuko izan ditut. Elektromekanikako erdi mailako hezkuntza ziklo bat egin nuen, baino hura bukatu eta gero ez nuen arlo horretan lan egiteko aukerarik eduki, eta urte askotan lanbide desberdinetan ibili naiz: harategi batean, gozoki denda batean eta taberna bateko arduradun bezala azken urteetan.

Nire alaba jaio ondoren, pandemia etorri zen eta konfinamendua amaitu ondoren, tabernak, familiarekin nahi nuen bezain beste denbora uzten ez zidala konturatu nintzen eta ogibidez aldatzea erabaki nuen. Amazon enpresan hasi nintzen lanean, mantenuko laguntzaile moduan, eta lan hau gustuko nuenez, mantenu tekniko izateko ahalegina egitea erabaki nuen. Promozioa egin ahal izateko, goi mailako ziklo bat behar nuen eta hasieran, ikasketa hauek egin ahal izateko zentroren bat bilatu nuen Illescas inguruan. Azkenik Amazon-eko “Aprendizak” programa atera zen eta birritan pentsatu gabe izena eman nuen.

Programa honek aukera paregabea eskaini dit, mekatronika industrialeko goi mailako zikloa egiteko, Amazonen bertan praktikak egiten nituen bitartean. Lan egin eta zikloa aurrera eramateko aukera izan dugu, bi urtetan zehar, soldata finko batekin.

 

LUCIA: Nire kasuan, txikitatik oso gustuko izan dut kirola eta urte askotan goi mailako kirolaria izan naiz waterpolo jokalari gisa. Garai honetan, entrenatu eta lehiatzeaz gain, monitore edo igerileku zaintzaile moduan lan egiten nuen.

Pandemia aurretik Euskadira etorri nintzen bizitzera nire bikotearekin, Leioara hain zuzen. Baino pandemiaren etorrerak, nire jaioterrira eraman ninduen bueltan, Dos Hermanas-era, Sevillan. Garai honetan Amazonek Dos Hermanas-eko planta ireki zuen eta hor hasi nintzen lanenean, biltegiko langile moduan. Garai gogorra izan zela gogoan dut, pandemiak eragindako milaka eta milaka eskari atera behar izan genituen aurrera, Covid-aren aurkako neurri oso zorrotzak bete behar genituen bitartean.

Gero, “Aprendizak” programa azaldu zen eta horrek promoziorako eta garapen profesionalerako aukera eskaini zidan, mantenuko tekniko postu batean lanean hasteko aukera. Era berean, argi neukan, aukera hau aurrera eramateko, esfortzu eta sakrifizio ugari egin beharko nituela, nire familiatik urruntzea, eta Arrasatera bakarrik etortzea, esaterako. Ondo pentsatu ostean, programan izen ematea erabaki nuen, esfortzuak pena merezi bait zuen, formakuntza jaso eta etorkizunean prestatuago egoteko aukera ematen zidalako.

 

Nola eraman duzue  zikloa egin ahal izateko etxetik eta familiatik urruntze  behar izana?

LUCIA: Egia esan ez da erreza izan. Etxetik kanpo bi hilabete egon ohi gara, eta askotan familia faltan botatzen dugu. Internet eta baliabide digitalei esker kontaktua errazagoa suerta daiteke, baino noski, hala eta ere ez da nahikoa izaten.

Arrasaten egon naizen aldietan dimentsio akademikoetan zentratu eta haietan lan egin dut.  Ikasle guztien arten harremantzen gara eta baita  arratsaldeetan ere, ikastetxe nagusian. Beste klase kideekin oso harreman ona izan dut eta horri esker akademikoak ez diren aisialdi aktibitateak ere burutu ditugu, mendi irteerak edo Crossfit-a esaterako. Guzti horrek, MGEP-en igarotako garaiakeramangarriagoak izan dira

ADRI: Bai, Luciak dioen bezala, ez da batere erraza familia atzean utzi eta Arrasatera etortzea. Astegunetan bideo deien bitartez jartzen gara kontaktuan, eta nire kasuan, aste bukaera guztietan etxera itzuli eta beraiekin egoteko aukera izan dut, eta horrek egoera askoz eramangarriagoa egin du.

Dena den, egoera hau nolakoa izango zen hasieratik ikusi nuen, eta zaila izan arren, helburu argi bat izan du, ikasi eta hobetzea, beraz, esfortzuak pena merezi izan du.

Nolakoa izan da irakasle eta klase kideekin izan duzuen harremana?

ADRI: Ezin hobea! Ziklo honetako alde positiboenetako bat izan da hau. 20 klase kideak kohesio handiko talde bat sortu dugu eta etengabeko babesa eta laguntza eman diogu elkarri. Harreman sendo bat sortu dugu gure artean, naiz eta elkarrekin denbora asko igaro dugun, ia eguneko 24ak. Jende guzti hau ezagutzea zorte handia izan da, eta etorkizunenean, elkarrekin kontaktuan jarraituko dugula uste dut, esperientzia oso ona izan bait da.

Irakasle taldeari dagokionez, hasera batetik, pertsona helduak izango bagina bezala tratatu gaituztela nabarmendu nahiko nuke, denbora eta ikasketa prozesuen kudeaketarekin erlazioak dituzten erabakiak autonomia osoz hartzen utzi bait digute. Horrek asko harritu nau eta oso positiboki baloratu dudan zerbait da. Irakasle taldeak uneoro eman digu babesa, eta sortu zaizkigun zalantzak guztiak argitu izan dizkigute lasterki.

 

LUCIA: Adri-ren iritzi berdinekoa naiz, irakasle taldeak etxean izango bagina bezala sentiarazi gaitu. Gertuko harreman izan dugu beraiekin, etengabeko babesa eman digute eta guri laguntzeko prest azaldu dira uneoro, behar adina denbora eskainiz.

Klase kideei buruzko iritzia ere bikaina da, nahiz eta aniztasun handiko talde izan de, adin eta jatorri desberdineko pertsonekin. Oso ondo moldatu garela esango nuke eta elkarri asko lagundu diogu. Harreman on hau bi urtetan zehar mantendu da gainera, eta egoera aurrera eramaten lagundu dit.

 

Nolakoak iruditu zaizkizue Ikasketak? Zailtasunak izan al dituzue, edo errazak izan al dira?

LUCIA: Hona etorri aurretik Batxilergo zientifikoa egin nuen eta horren ondorioz kalkuluak egin beharra izan duten ikasgai guztietan ondo moldatu naiz. Orokorrean, zikloa ez zait zaila iruditu, klasean adi egon eta klasetik kanpo egindako lana nahiko izan da ikasgai guztietan kalifikazio on bat lortzeko. Ikasgai batzuk, niretzako erabat berriak ziren, eta lan gehiago eskatu didate, baino orokorrean, zikloa erreza egin zaidala esango nuke.

ADRI: Hasieran zalantzak izan nituen, ez bait nekien ikasgelarako itzulera nolakoa izango zen. Urte asko neramatzan inolako ikasketarik burutu gabe eta erronka handia izan zen niretzako. Zikloa hasi eta lehen klaseetara joaten hasi nintzenean, urteetan zehar lortu dudan heldutasuna, ikasketa prozesuak planifikatzeko oso baliagarria zitzaidala ikusi nuen: klasean adi egon eta arreta jartzeko gaitasuna nuen, gai desberdinak askoz errazago barneratzen nituen eta ikasgaiak menderatzeko erraztasun handiagoa neukan. Guzti honek eragin handia izan zuen nire motibazioan, eta gainera, motibazio maila altu hori bi urteetan mantentzeko gai izan naiz. Lortutako emaitzak onak honen ondorio izan dira eta zikloa erraztasunez gainditu dut.

 

Metodologia didaktikoak, praktikak… Nolakoa izan da orokorrean MGEP-en izandako esperientzia?

ADRI: Hasiera hasieratik Eskolako instalazio industrialek atentzioa deitu zidaten, denetik zegoen: tornuak, fresatzaileak, CNC mekanizazio zentroak, robotak, entsegu laborategiak,etab. Guzti honek ikasgelan landutakoa praktikan jartzeko aukera ematen du, ikusitako gaien aplikazio praktikoak eskolan bertan egin daitezkeelako, kanpora joan beharrik gabe. Eskolan pasatako ordu asko tailer eta laborategietan igaro ditugu, klasean ikasitakoa praktikan jartzen.

Amazonen egindako praktikek ere asko lagundu didate. Klaseko gaiak errealitatean nola aplikatzen diren ikasi ahal izan dugu, eta horri esker, klasean ikasitakoak bizitza errealean benetako aplikazioa duela ere ikasi dugu. Klaseak eta praktikak aldiak izan ditugu. Aldi hauek 2 bat hilabete irauten dute eta urte osoan zehar errepikatzen dira. Aldaketarako prozesua batzuetan nekeza izan ohi da, ikasgelatik enpresarakoa eta enpresatik ikasgelarakoa, eta honek, malguago izan eta gauzak hobeto planifikatzeko balio izan dit.

 

LUCIA: Bai, enpresa eta ikasgelaren arteko aldaketa horiek adaptazio gaitasuna eskatzen dute, malguago izaten ikasi behar duzu, eta esango nuke, horrek adaptazio gaitasuna hobetzeko balio izan didala. Amazon-en egindako praktikek zikloari zentzua eman diotela uste dut, ikasgai desberdinak zertarako balio duten ikusteko balio dutelako. Zentzua ikusten diozu, klasean landutako guztiari.

Niri ere, MGEP-eko instalazio industrialek atentzioa deitu didate. Punta puntako teknologia erabiltzeko aukera izan dugu. Instalazio guzti hauek, erronka desberdinak planteatzeko ere oso baliagarriak suertatu dira: Lehenengo klasean garapen teoriko bat egin izan dugu, eta horren ondoren, tailerrean praktikatu dugu. Oso aberasgarria izan da.

 

 

Zeintzuk dira zuen etorkizunerako planak?

ADRI: Zikloa bukatu eta Amazon-era itzultzeko irrikatan nago. Asko ikasi dut, eta orain, mantenu tekniko postuari balio erantsia gehitu diezaiokedala uste dut. Ikasitako praktikan jartzeko ilusioa daukat, hobetu eta profesionalki garatzeko gogo handia. Egindako esfortzuak pena merezi izan duela uste dut.

LUCIA: Amazonen sustatu nahi dut eta ikasitako guztia praktikan jarri. Aro profesional berri baten aurrean nagoela uste dut, ardura berriak izango dituena, eta ilusio handia daukat, ikasten jarraitu eta gauzak ondo egiteko gogo handia. Programa honetan parte hartzea zorte handia izan da, erabaki zuzena hartu izanaren sentipena daukat.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu