Erasmus+ programa MGEP-eko goi mailako ziklotan
Mondragon Goi eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Ziklotako 6 ikaslek atzerriko enpresetan burutu dute DUAL Orokorra. Letonian, Polonian eta Bulgarian egin dute hiru hilabetez Dual Orokorrari dagokion egonaldia Erasmus+ Programaren baitan.
2024-25 kurtsoan Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetan ari diren 6 ikaslek 3 hilabeteko mugikortasun esperientzia eduki dute Erasmus+ eta HETELen elkarlanari esker.
Aurtengo kurtsoan sei ikaslek bidaiatu dute atzerrira martxoa eta ekaina bitartean, eta Riga (Letonia), Sofia (Bulgaria), eta Varsovia (Polonia) hirietara joango dira. Goi Mailako Heziketa Ziklo desberdinetako ikasleak dira eta urte terdian Mondragon Goi Eskola Politeknikoan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute atzerrian. Ikasleak titulazio hauetakoak dira:
- Mekatronika Industriala
- Automatizazio eta Robotika Industriala
- Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
- Sareko Informatika Sistemen Administrazioa
Erasmus+ programak gero eta onarpen handiagoa dauka heziketa zikloetan, eta hala ikusten da eskaera egiten duten ikasleen kopuruaren aldetik, eta azken urteetan mugikortasun hauetan parte hartu duten ikasleen balorazio positiboetatik. Denek ere errepikatzeko moduko esperientzia dela azpimarratzen dute, hala prestakuntzarekin aldetik, nola arlo pertsonaletik izandako esperientziaren aldetik.
Hurrengo sarreretan ikasle hauen testigantzak batuko ditugu.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu