MGEP/Erasmus+: DUAL praktikak Sofia-n (Bulgaria)


Aimar Álvarez Jiménez, Erasmus+ programaren barruan, DUAL partikak Sofian (Bulgaria) burutzen ari da. Aimarrek Mekatronika Industrialeko goi mailako zikloa burutuko du Mondragon Goi eskola Politeknikoan (MGEP) eta atzerrian egingo ditu azken 3 hilabeteak.

Zergatik/noiz/nola erabaki zenuen zikloa? Zein ziklo?

Betidanik gustatu izan zaizkit makina eta teknologia mundua. Robotikako ikasketak egin nituen lehenengo, eta handik aurrera, Mekatronika Industriala egitea erabaki nuen.

 

Zergatik MGEP?

MGEP aukeratu nuen ingurukoei galdetuta oso iritzi onak eman zizkidalako, eta gainera, heziketa praktikoari ematen dioten garrantziarengatik.

 

Ikasketen esperientzia:

Hasieran zaila izan zen, baina antolamendua eta talde-lana asko lantzen irakatsi digute. Irakasleekin eta ikaskideekin giro oso ona izan dut.

 

ETHAZI metodologia eta erronkak:

ETHAZI metodologiaren bidez proiektu errealak egin ditugu, hala nola makina txikiak diseinatu eta muntatu. Esperientzia oso positiboa izan da.

 

Erasmus+ motibazioa:

Bigarren mailan piztu zitzaidan atzerrira joateko gogoa, esperientzia berriak bizitzeko eta ingelesa hobetzeko.

 

Noiz joan zinen? Nora? Non bizi zara?

2025eko martxoan joan nintzen Sofiara, Bulgariara. Pisu partekatu batean bizi naiz beste Erasmus ikasle batzuekin.

 

Zein enpresatan ari zara? Nolakoa da enpresa?

Centiloon enpresan nago. Elektronika eta mekatronika osagaiak berreskuratu eta fabrikatzen dituzte.

 

Nire Erasmus+ eta Praktika Esperientzia Zer lan egiten duzu?

Mando elektronikoak desmuntatu, materialak berreskuratu, kableak moztu, pelatu eta soldatu egiten ditugu.

 

Enpresan ikasitakoa:

Ikasi dut kalitatea eta zehaztasuna oso garrantzitsuak direla, eta arazoei taldean aurre egin behar zaiela.

 

Zikloan ikasitakoa erabilita?

Bai, zikloan ikasitako tresna elektronikoekin lan egiteko eta soldatzeko teknikak erabiltzen ditut.

 

Esperientziaren ekarpenak:

Autonomia, erantzukizuna eta kultura aniztasunaren balioa ikasi dut.

 

Etorkizuneko asmoak:

Praktikak amaitzean lan-munduan sartzea gustatuko litzaidake, baina ikasten jarraitzea ere ez dut baztertzen.

 

Anekdota:

Lehen astean makina bat apurtzeko eskatu ziguten. Ni kontuz ibili nahian, baina hemen ‘apurtu’ hitzez hitz ulertzen dute! Barre asko egin genuen.

 

Kuriositatea:

Bulgarian, kafea eta banitsa pastelarekin hasten dute eguna, eta ni ere ohitu naiz ohitura horretara!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu