Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetako 2025-2026 ikasturtea abian da MGEP-en
Gaur ekin diogu ofizialki 2025-2026 ikasturte berriari Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP). Harrera ekitaldietan Gorka Aretxagak (Lanbide Heziketako Koordinatzailea), Javier Aperribaik eta Iñigo Ezpeletak (Lanbide Heziketako ikasketa buruak) parte hartu dute, lehen eta bigarren mailako ikasleei ongi etorria emanaz.
Ikasturte honetan Lanbide Heziketako eskaintza honako hau izango da:
-Automatizazio eta robotika industriala. (38 ikasle)
-Sareko Informatika Sistemen Administrazioa. (42 ikasle)
-Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa. (30 ikasle)
-Fabrikazio mekanikoko diseinua. (5 ikasle)
-Mekatronika Industriala. (38 ikasle)
Espezializazio zikloak:
-Industria mantentzearen digitalizazioa. (12 Ikasle)
-Eragiketa-teknologien inguruneetako zibersegurtasuna. (17 ikasle)
Profesionaltasun ziurtagiriak (C graduak):
– Mekatronika Industriala. (36 ikasle)
Amazon aprendizen programa:
– Mekatronika Industriala (135 ikasle)
Goraipatu nahi genuke, ikasle gehienek, zikloak DUAL formatuan egiteko aukera izango dutela, MGEP-ek formatu honekin duen konpromezu sendoa berretsiz. Aukera honen bitartez, ikasleek ikasketak eta enpresako lana uztartzeko aukera izango dute, ikasketa prozesuari balio erantsi handiagoa emanaz.
Ikasturte honetan parte hartuko duten ikasle eta irakasle talde guztiei zorte onena opa diegu, urtea beharrezkoa den motibazio eta ilusioarekin has dezaten. Uda pasa ostean, etorkizunean enpresarako talentu izango diren ikasleak, dagoeneko Mondargon Goi Eskola Politeknikoan daude.




+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu