2026-2027 Ikasturtea abian da MGEPen!


Gaur eman zaio hasiera Goi Mailako Heziketa ziklo eta espezializazio ikastaroei Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP). Gorka Aretxaga koordinatzaile orokorrak eta Iñigo Ezpeleta ikasketa buruak, harrera hitzaldia eman diete lehen maila eta bigarren mailako ikasleei.

Aurten goi mailako 6 ziklo desberdin izango ditugu guztira MGEPen, eta Energia Berriztagarrien ziklo berria jarriko dugu martxan lehen aldiz:

Automatizazio eta robotika Industriala

-Sareko informatika sistemen administrazioa

-Fabrikazio mekanikoko diseinua

-Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

-Mekatronika Industriala

-Energia berriztagarrietako goi mailako teknikaria

 

Espezializazio ikastaroei dagokienez, 2 izango ditugu:

-Industria mantentzearen espezializazioa

-Eragiketa-teknologien inguruneetako zibersegurtasuna.

 

Bigarren mailan eta espezializazio ikastaroetan arituko diren ikasle gehienek DUAL intentsibo programan burutuko dituzte ikasketak, enpresetan egindako lana eta ikasketa orduak uztartuaz.

 

Zorte onena opa diegu ikasle, irakasle eta koordinazio lanetan ibiliko diren pertsona guztiei!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu