Auto baten balazta-diskoak nola fabrikatzen diren ikusi nahiko zenuke?


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi mailako zikloko ikasleek Fagor Ederlanek Arrasaten dituen instalazioak bisitatu dituzte.

Fagor Ederlan puntako-puntako instalazio automatizatuak dituen enpresa bat da, eta ikasleek hainbat auto modelotako balazta-diskoak galdaketa eta mekanizazio prozesuen bidez nola fabrikatzen diren ikusteko aukera izan dute.

Egiten ari diren ikasketekin lerrokatutako bisita izan da hau, etorkizun profesionala antzeko postu batean nola garatuko luketen erakusteko balio duena.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu