Lanbide Heziketa eta Enpresen arteko 33 ekitaldia


Aurreko asteazkenean, azaroak 25ean, Confebask-ek urtero antolatzen duen Enpresa eta Lanbide Heziketa ekitaldiaren 33garren edizioa burutu zen.

Ekitaldi honetan Euskal enpresen eta Lanbide Heziketan parte hartzen duten ikasle, eta zentroen arteko enkontrua gauzatu zen, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) ikasleak ere bertan egon ziren.

Ekitaldian DUAL programa barruan parte hartze nabarmena izan duten enpresa eta instruktore edo tutoreei aitortza egin zitzaien sari banaketa bidez.

2025-2026 ikasturtean, DUAL programa desberdinetan parte hartu duten ikasleen ere diploma banaketa ere gauzatu zen. MGEPen kasuan, aurreko ikasturtean DUAL Intentsiboa programan ibili ziren 5 ikasleri hain zuzen.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu