MGEPeko Fabrikazio mekanikako goi mailako zikloko ikasleak stirling zentroarekin lankidetzan erronka berrian


Mondragon Goi Eskola Politektikoa (MGEP) eta Stirling zentroak lankidetza hitzarmen bat sinatu zuten urrian. Hitzarmen honen bitartez fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzeko goi mailako teknikaria zikloa MGEPen ikasten dauden ikasleek, Stirling Zentroan diseinatutako Stirling motor baterako piezak fabrikatuko dituzte.

Kolaborazio honi hasiera emateko, Stirling Zentroko Eugenio Sangüesa eta Mauri Eskubi MGEP-ra etorri dira enpresaren aurkezpena, Stirling motoren funtzionamenduari buruzko azalpen txiki bat eta hainbat motoren funtzionamenduaren erakustaldia egiteko.

Stirling Zentruko Eugenio Sangüesa eta Mauri Eskubi

Egindako aurkezpenaren barruan aipamen historiko txiki bat egin da eta Stirling motoren (kanpo errekuntzako motoreak) funtzionamendua ikusteko aukera egon da.

1816 urtean motore hauen lehenengo bertsioak egin ziren, Phillips-ek bultzatuta nahiz eta gero 1930-40 urteetan geldialdi garrantzitsu bat egon zen. Gaur egun teknologia hau berriro egiten hasi da, gehien bat teknologia iturria desberdina izan daitekeelako, honek asko zabaltzen du aplikazio eremua.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu