MGEPeko goi mailako ASIR zikloa eta ARIZMENDI ikastolako erdi mailako Mikroinformatika zikloa elkarlanean
MGEPeko goi mailako heziketa zikloko ASIR, Sareko informatika Sistemen administrazioko irakasle eta ikasleek harrera egin diete Arizmendi Ikastolako erdi mailako zikloko Mikroinformatikako ikasleei, eta bisita aprobetxatuz honako egitarau hau antolatu da:
Asier Diosdado eta Gotzon Agirreren eskutik, 2 taldetxo egin dira. Datu prozesaketa zentroa edo CPD-a eta elektrogenoa eta tunelen sarrera ikusteko aukera izan dugu. Informazio Sistemen saila ikusi dute, CAU edo erabiltzaileen arreta zerbitzua dena.
Ondoren MGEP eko Garaiako eraikinera egin dugu saltoa. Eta bertan atsedenalditxo bat egin dugu.
Iban Barrutia irakasleak hardware ariketa sorta bat antolatu du MGEP eko hardware laborategian. Bertan erabili behar zituzten elementu guztien azalpenak eman ditu, eta gero erronka batzuk beraien esku utzi ditu. Jo ta ke aritu dira, ordenagailuetan konponente desberdinak askatu eta montatzen besteak beste.
Gero Osane Lizarraldek MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR, tituluaren koordinatzaileak, titulu honen profil profesionala zein den eta ondorioz lantzen diren konpetentzien inguruko azalpenak eman ditu, eta bereziki gure hezkuntza eredua.
Ondoren MGEPeko Heziketa zikloko Sareko Informatikako sistemen administrazioa, ASIR, tituluaren 2.garren mailako ikasle talde batzuk, ikasturtearen amaieran landutako azken erronkaren emaitzak erakutsi dizkiete.
ASIR 2 mialako hainbat taldek erronkaren nondik norakoak ederki azaldu dute (irakasle finak izan dira ;-D).
Eta hau amaitzerakoan, taldeak egin dira, non txandaka, denok erronkaren dimentsio guztiak ezagutzeko aukera izan duten:
batzuk EIE ikasgaian sortutako enpresaren produktuak deskribatu dituzte: web garapeneko enpresa hain zuzen. Bigarren talde batek erronkan zerbitzariekin landutako atala azaldu dute. Hirugarren talde batek diseinatu eta garatutako segurtasun neurriak eta azkenik, PHP lengoaiarekin egindako garapena eta PostgreSQL datu basearekin nola garatu duten konexioa.
Gure ikasleak ederki aritu dira, eta gu irakasleok arro sentitu gara.
Amaitzeko, argazki polit bat atera dugu MGEPeko eraikin berriaren sarreran.
Espero dugu laster berriz gurekin izatea!
Ikusi sortu dugun bideoa:
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu