PBL DAY 2019ko irabazleen artean Informatika graduko ikasle eta ASIR goi mailako zizkloko ikasle ohia Oihane Lameirinhas


PBL DAY 2019ko irabazleen artean Informatika graduko ikasle eta   ASIR goi mailako zizkloko ikasle ohia Oihane Lameirinhas dago,

Oihane gainera MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloan (GMHZ)ko  bekaduna da ere.

Berari esker ezagutu dugu PBL Dayrako aurkeztutako lana, kasu honetan REmotion aplikazioa.

REmotion eskuaren erreabilitazio prozesua kudeatzen duen aplikazioa da. Honekin, paziente bakoitzaren erreabilitazio prozesu osoa ikusteko aukera izango dugu.

Lehenik eta behin, gaixoa altan ematen du medikuak edo fisioterapeutak eta ariketa ezberdinak esleitzen dizkio lesioaren arabera. Pazientea klinikara hurbiltzean, bere erabiltzaile eta pasahitza sartuta, ariketak egiteko aukera izango du. Ariketa hauek Leap Motion batekin kontrolatzen dira Java lenguai bitartez, eta ariketa ondo, ia edo gaizki egin duen adierazten du:

Proiektu hau PBL DAYrako aukeratua izan zen. PBL DAY Mondragon Unibertsitateko 9 ingeniaritza graduetan ikasleek landutako proiekturik onenak erakusten diren jardunaldia da.

Erakusketa honen helburua, ikasleei eta beraien lanari errekonozimendua ematea da, eta aldi berean, aplikatzen den metodologiari, nabarmentasuna ematea.

Jardunaldiaren zehar, Unibertsitateko irakasle eta enpresa desberdinek osatzen duten epaimahaiak. Aldi berean, bisitatzen dituzten batxilergoko ikasleek ere proiektu erakargarriena aukeratuko dutelarik.

Hurrengo link-ean proiektuaren bideoa ikusgai: REmotion

4 talde onenen artean geratu ziren. Oso esperientzia aberasgarria izan dela esan digu Oihanek. Zorionak!

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu