Diseinuko 2. Mailako ikasleak Ofizina Teknikoen lana ezagutzen


Aurten, MGEPeko  Fabrikazio Mekanikorako Diseinuko 2. Mailako ikasleak bere profilaren lan-aukerak aztertzen ari dira, hainbat lan-toki desberdin ezagutuz.

Helburu hau dela eta, hainbat bisita egiteko plana dute eta urriaren 7an hain zuzen Fagor Arrasaten izan ziren. Bertan, enpresak nola lan egiten duen, nola bideratzen diren proiektuak, nor arduratzen den… ikasi zuten, Martín Leizaolak, Siderurgia negozioko Ofizina Teknikoaren Buruak adierazita.

Bisita tailerrean bukatu zuten, 5S-ak lantegi batean nola aplikatzen diren ikusiz: ordena eta garbitasun ikaragarriak, proiektu bakoitzak bere arduradunak izatea, entregen epeak makinen alboan adierazita ikusteak; are eta gehiago, proiektuko lantaldea tailerrean bertan elkartzen omen da.

Baina, gehien liluratu zituenak, bertan egiten dituzten piezen tamainak izan zen eta, batez ere, makina baten probak ikustea: nola mugitzen zen, nola jaisten zen karroa… tona eta tona gure aurrean mugimenduan!

Ikaragarrizko etorkizuna izan dezakete ikasle hauek aurretik!!

MGEPeko GMHZ-ko Diseinuko 2. mailako ikasleak  Fagor Arrasaten, Aitor irakaslearekin eta Joana eta Arkaitz, Fagorreko langileekin

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu