3. postua Industry Automation prototipo lehiaketan
Siemensek antolatzen duen Industry Automation prototipoen lehiaketan 3. postua lortu du Eskolako ikasle talde batek. Taldea Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako Heziketa Zikloko bi ikaslek eta Industri Elektronikako Ingeniaritza Graduko ikasle batek osatzen zuten. Saria Madrilen jaso zuten ekainaren 20an; diplomaz gain, ikasle bakoitzak errele programagarri bat jaso du, eta MGEPek automata bat eta 5000€ Siemensen materiala erosteko.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu