2022 MGEP goi mailako heziketa zikloko III. Ekintzailetza azoka online


Heziketa Zikloetako 60 ikaslek hartu dute parte azokan

Covid-19ari aurre eginez, ekintzailetzak aurrera darraio Lanbide Heziketako ikasleen artean. Horrela, otsailaren 23an Goi Eskola Politeknikoan Ikasenpresa azokaren III. edizioa egin zen eta bertan parte hartu zuten Goi Eskolako 5 zikloetako ikasleek, 20 taldeetan banaturik. Azokaren funtsa zera da, bertan ikasleek Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluan landutako negozio ideia bat proposatzea.

Ikasleek aukera izan zuten era berean Tknikak Ikasenpresa proiektuaren baitan antolatu zuen azoka birtualean parte hartzeko, non Euskadiko Lanbide Heziketako 100 eskoletako ikasleek euren proiektuak streaming bidez aurkeztu zituzten. Guztia, Tknikaren Youtube kanalean ikusgai egon zen zuzenean.

Ekintza hau jarduera dinamiko bat da, non ikasleek zeharkako konpetentziak lantzen dituzten, eta irakaslegoak stand-arekin, egindako lanarekin eta komunikazio-gaitasunekin zerikusia duten aspektuak baloratu dituen.

Proiektu aniztasun handia

Ikasenpresa azokak proiektu ekimen interesgarriak aurkeztu ditu; hala nola, kafetera-iratzargailua, esnatzeko txirrina jotzearekin batera kafea egiten hasten dena; lantokietako lanpostuak seguruago egiten dituen sentsoreez beteriko buzoa, zeinek langileek mugimenduak egin aurretik inguruko arriskuen berri ematen duen; edota, mahastiek izotzari aurre egiteko beroa banatzen duen sistema automatizatua.

Azokaren bisitariek proiektu interesgarriena hauttzeko botoa eman zezaketen, eta aukeratua Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Aitor Pereda eta Asier Garay ikasleek sortutako birziklatutako materialarekin egindako adreilu pertsonalizatuak diseinatzen eta eraikitzen dituen, PETrick S.Coop. izeneko enpresa proiektua izan zen. Zorionak bioi!

Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eskainitako Goi Mailako Heziketa Zikloak hauek dira:

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu