Emakumeak eta Lanbide Heziketan: ez zaude bakarrik! ekitaldia
2022ko martxoaren 9-ean “Emakumeak lanbide heziketan: ez zaude bakarrik!” ekintza ospatu dugu Mondragon Goi Eskola Politeknikoan. Bertan MGEPen Lanbide Heziketako ikasle, irakasle eta lankide bildu gara era hibrido batean (presentzialki batzuk eta beste batzuk telematikoki) emakumeen eta lanbide heziketaren arteko egoeraren inguruan ariketa bat egiteko.
Hasiera batean hainbat datu eman dira 2019-2020ko ikasturtean izandako emaitzekin; “Lanbide Heziketa egin zuten emakumeak, gizonak baino bi aldiz gutxiago ziren Euskal Autonomi Erkidegoan.” Oinarrizko Lanbide Heziketan 2,6 gizon emakume bakoitzeko, eta Goi-mailako Lanbide Heziketan 1,9 gizon emakume bakoitzeko.
Hasiera baten datua altua ematen du, baina industria arloan %10a baino gutxiagokoa da: Informatika eta komunikazioak, Fabrikazio mekanikoa, Elektrizitate eta elektronika eta Instalazioa eta mandantetze lanetan.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu