MGEP GMHZko Diseinuko ikasleak hasierako erroka baten diseinua lantzen


Diseinua Fabrikazio Mekanikoan Goi Mailako Zikloko irakasleak lehenengo kurtsoari hasiera emateko, Erronka baten murgildu ziren lehenengo egunetan:

Adreilu bati 20 segundoz eutsiko dion paperezko dorre merkeena diseinatu eta eraiki behar zuten.

  • Dorrearen ezaugarriak eta betebeharren nondik norakoak eman zitzaizkien (dorrearen altuera minimoa, baldintzak, helburua…).
  • Dorrea eraikitzeko, irakasleari paper zatiak eskatu behar zizkioten. Zati bakoitzak bere prezioa zuen kolorearen arabera, eta bukaeran, oraindik zutik zeuden dorreen prezio totala kalkulatzen zen.

Beraz, eraikitzen hasi baino lehen pentsatu behar izan zuten: Nola diseinatuko dugu dorrea? Nola jarriko ditugu paper zatiak? Zenbat paper zati erabiliko? Zein kolorekoak?

Helburua lortzeko, lehenengo norberaren burua aztertu behar zuten: nolako langile naiz ni? lana antolatzea gustatzen zait? Inoren aginpean gauzak egitea nahiago? Gauzak garaiz betetzen direla ziur izatea beharra dut?

Taldean horiek elkarren artean komentatu, eta bakoitzak zein paper beteko zuen Erronkan eztabaidatu zuten.

Eta lanari ekin zioten, ikusi bideo honetan:

Hiru taldeetatik, bik lortu zuten, hirugarren taldearen dorrea ahulegia izan zen eta ezin izan zion eutsi adreiluaren pisuari.

Arrakasta izan zuten bi taldeen artean garailea aukeratzeko, bakoitzak erabilitako materiala aztertu zen: lehenengo taldeak 10500eko prezioan eraiki zuen beraien dorrea, eta bigarrenak, 12500ean.

Beraz, irabazle, lehenengo taldea! Dorre zurruna, erresistentea eta merkea lortu zuten!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu