Amazoneko “aprendizak” MGEPen errealitate birtualeko simulazioak lanzten ikasgelan
Amazon-eko “aprendizak” lanbide prestakuntzarako programaren barnean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) eskaintzen duen mekatronika industrialeko goi mailako zikloa ikasten ari diren ikasleek, aurreko aste hauetan, errealitate birtual bidez eginiko simulazio bat egiteko aukera izan dute.
Zikloko lehen urtean diharduten ikasleek mantenu prediktibo bat aurrera eramateko jarraitu beharreko prozesu orria diseinatu behar izan zuten ikasgelan. Eta diseinua egin ondoren, prozedimendua errealitate birtualeko ingurune batean proban jartzeko aukera izan zuten.
Mantentze lana, tentsio elektrikoa zegoen ingurune industrial baten burutu beharra zegoen eta arrazoi horregatik, ikasleek arrisku elektrikoak ekidingo zituen prozedura seguru bat garatu behar izan zuten. Ondoren, simulazioa Ludus plataformaren bitartez egin zuten. Plataforma honek arriskuen prebentzioarekin zerikusia duten aspektuak lantzeko inguruneak eskaintzen ditu.
Teknologia birtualak, ikasgaien aspektu teoriko eta praktikoak lantzeko aukera eskaintzen du eta ikasleak oso gustura gelditu dira eredu pedagogiko berri honi lotutako esperientziarekin.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu