Energia Berriztagarrietako Goi-mailako Teknikari ziklo berria: “Energia berriztagarrien arloan langile kualifikatuen behar handia daukagu”


Xabier Lizaur, EKITERMIK enpresako ingeniaritza eta instalazioen arloan lan egiten duen ingeniariari jasotako testigantza dakarkizuegu. Ekitermik efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien inguruan ingeniaritza proiektu desberdinak garatzen dituen kooperatiba da. Elkarrizketa hau Mondragon Goi Eskola Politeknikoak (MGEP) eskaini behar duen Energia Berriztagarrietako Goi-Mialako Teknikari goi mailako ziklo berriaren inguruan jaso dugu.

Zer egiten duzue EKITERMIK-en?

Ekitermik-en energiarekin zerikusia duten ingeniaritza proiektatuak garatzen ditugu. Efizientzia energetikoa oinarri duten proiektuak eta instalazio energetikoen zerikusia duten proiektu desberdinak garatzen ditugu. Adibidez, plaka fotovoltaikoekin inguruko proiektuen diseinuan dihardugu, baino instalazio lanak ere burutzen ditugu eta baita mantentze lanak ere. Hau da, bezeroari 3 fase nagusietan zerbitzua eskaintzeko gai gara: Diseinuan, muntaian eta mantentzean.

Nola ikusten duzu energia berriztagarrien inguruko eboluzioa azken urte hauetan, norantza goazela esango zenuke?

Energia berriztagarriek protagonismo handia hartu dute azken urte hauetan eta hazten ari den sektorea da. Bi gauza kontutan eduki behar ditugu, alde batetik, kanpo energia baliabideen dependentzia handia daukagula eta horrek ezegonkortasun handia sortzen duela merkatuan. Beste aldetik, deskarbonizazioa eta garapen jasangarriaren inguruko kontzientzia era handitzen ari dela esan genezake. Bi faktore hauek bultzada eman diote sektoreari azken urteetan, estabilizazio eta jasangarritasunera bideratuz.

Europar batasuna ere eraginik izango zuen beren politikekin…

Bai, hala da. Europar batasuneko legediak energia berriztagarrien alde lerrokatu dira eta gero eta ugarikoak dira bertatik datozen zuzentarauak. Legeez gain, diru laguntzak ere etorri dira, energia berriztagarrien inguruko inbertsioak sustatzen laguntzeko. Beraz, sektorea, momentu hauetan hazten ari da, eta ez dirudi etorkizunean joera honek gutxira egingo duenik.

Energia berriztagarriekin erlazionatutako instalazioak nahiko teknologia berria erabiltzen dute, ba al dago teknologia hauekin lan egiteko gaitasuna duen langile kualifikatu nahikorik?

Azken urteetan langile kualifikatuen gabezia handia da sektore desberdinetan, iturginak, elektrizistak,… falta dira. Energia berriztagarriekin zerikusia duten teknologietan adituak diren langileen gabezia handia ere sumatzen dugu, bai Euskal Herri mailan eta bereziki Debagoiena inguruko bailaretan. Adibidez plaka fotovoltaikoen instalakuntza eta mantentzen lanetan gai egiteko diren langile kualifikatuen behar handia dago. Gaur egun ez da harritzekoa, sektore honetan, beste probintzietatik datozen langileak ikustea.

Mondragon Goi Eskolak Politeknikoan (MGEP) aurten martxan jarri nahi dugu Energia Berriztagarrien inguruko Lanbide Heziketako goi mailako ziklo berri bat. Nola ikusten duzu egitasmo hau?

Beharrezkoa dela iruditzen zait, lana badagoelako eta langile kualifikatuak beharrezkoak zaizkigulako gure bailaran. Zentzu horretan, gu prest egongo ginateke Ekitermik eta MGEP-en arteko kolaborazio proiektu desberdinak aurrera eramateko. DUAL programarekin lagundu genezakeela uste dugu, ikasleei lan egiteko aukerak eskaintzen. Baina hortaz gain, klasean lantzen dituzten erronka desberdinetan parte hartzeko ere prest azalduko ginateke. Era horretan ikasleek erabat errealak diren arazoak aztertu ditzakete, ingurune errealetan. Enpresa eta ikasketa zentroen arteko kolaborazioak beharrezkoak direla uste dugu, ikasleei enpresa munduan hasteko erraztasuna, gaitasuna eta esperientzia ematen dietelako.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu