Kooperatibagintzari buruzko euskarazko MOOC ikastaroa gaur abiatu dugu


Gaur hilak 27 abiatu dugu euskarazko MOOC ikastaroa. Ikastaroak honako helburu hauek ditu eta oraindik garaiz zaude hemen klik eginda izena emateko.

  • Ikastaroaren iraupena: lau aste, urriak 27 abiatu eta azaroaren 25ean amaitu.
  • Helburuak:

1.- Kooperatibagintza eta ekonomia sozial eta solidarioren inguruan gogoeta egitea.

2.- Arrasateko kooperatiba esperientzia ezagutzea.

3.- Ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako ezagutzea.

4.- Hezkuntzaren garrantziaz hausnartzea gizarte eraldaketa prozesuetan.

Kurtsoaren egitura 

Ikastaroaren egiturari dagokionez ikastaroa lau moduluz osatuta dago:

– Lehenengo moduluan, Ekonomia sozial eta solidarioa XXI. mendean izenburua duena,

kooperatibismoa egungo gizarte erronken testuinguruan aztertuko dugu.

– Bigarren moduluan Arrasateko Kooperatiba Esperientzian murgilduko gara. Esperientzia honen gaur egungo errealitatea, historia, oinarrizko ezaugarriak eta bultzatzaile

izan den J.M. Arizmendiarrietaren pentsamendua ezagutuko ditugu.

– Hirugarren moduluan ekonomia sozial eta solidarioko erakunde eta enpresak era eraginkorrean kudeatzeko zenbait gako azalduko ditugu. Gako hauek Arrasateko Kooperatiba Esperientziatik eratorriak dira. Parte-hartze integralean oinarritzen den MONDRAGON taldeko gestio eredua, pertsonen gestioa eta kooperatiben arteko elkartasun tresnak aztertuko ditugu bereziki.

– Laugarren moduluan gizarte eraldaketa prozesuetan oro har hezkuntzak jokatzen duen funtsezko paperaren gainean hausnartuko dugu eta bereziki Arrasateko kooperatiba esperientziaren jatorrian izan duen garrantzia azaldu. Era berean gure hezkuntza ereduaren ezaugarriak ezagutarazteko.

Modulu guztiek formatu eta egitura bera dute. Lau unitate edo gai dituzte euren baitan eta bukaeran moduluko ariketa bat. Gai bakoitzean bideo labur bana ikusi, derrigorrezko irakurketa egin eta ebaluazioari dagozkion galderak erantzun beharko duzu. Modulu bukaerako lana ere egoki egin beharko da ikastaroa amaitzeko. Aste bakoitzerako, hau da, modulu bakoitzeko, 5 orduko lana aurreikusten da. Ikastaro osoa egiteko parte hartzaileak  20 ordu beharko dituela estimatzen dugu.

Aurkezpen bideoa

Parte hartzeko bideak: foroa edo bloga

MOOC honen bidez elkarrizketa, parte hartzea eta eztabaida sustatu nahi ditugu. Horretarako, parte hartzeko bi bide dituzu: Bata, plataforman bertan eskaintzen diren baliabideen bidez, foro eta ariketen bidez nagusiki. Bestea, berriz, eta parte hartzaileak berak nahiko balu, blog bidezko lanketa edo parte hartzea proposatzen dugu. Azken aukera honek sare sozialetan eta sarean orokorrean kooperatibagintza eta ekonomia sozialaren gaineko gure hausnarketak eta eztabaidak konpartitzea ahalbidetuko du. Gai hauetan interesa izan dezakeenaren eskura jarri ahalko ditugu eta ikastaroko komunitatetik abiatuta haratago eragin.

Zure bloga sortzeko tutorial bat partekatzen dugu hemen (sarean asko aurkituko dituzu). Dena dela, mezu hau aprobetxatu nahi dugu ikastaroaren bloga  ezagutzera emateko. Blog honetan ere parte hartu eta komentarioak idazteko aukera izango duzu.

Plataforma eta euskara

MONDRAGON UNIBERTSITATEAren MOOC ikastaroaren online plataforma software libreko Open edX-ean oinarritzen da. Plataforma euskarara itzultzen dihardute boluntarioek. Zeuk ere lagundu nahiko bazenu hemen horretarako lotura: https://www.transifex.com/open-edx/edx-platform/

Dena dela, akatsik ikusiko bazenu asko eskertuko genuke horren berri emango bazenigu.

Animo! aktibatuta dago aurkezpen modulua eta bihar lehenengo modulua aktibatuko dugu. Gozatu eta parte hartu.

Twitterren:@MUkoopMOOC

Facebooken:  https://www.facebook.com/MUkoopMOOC

mooc eus

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo