COOP-INDEX – Kooperatiba eta pertsonen garapenerako diagnostiko tresna


Kooperatiben kudeaketa eraginkorra lantzen duen 3. ataleko gai nagusia MONDRAGONeko Gestio Eredu Korporatiboa da. Eredu hau Mondragoneko kooperatibek izan beharko lituzketen ezaugarrien sintesia da. Bertan, bere ezaugarriak elkarren artean lotuta agertzen dira eta kooperatiben izaera sozioenpresariala islatzen saiatzen da. Horrela, hiru helburu ditu GEKak:

  • Oinarrizko printzipio kooperatiboekiko koherenteak diren kudeaketa dinamikak garatzea.
  • Kooperatiben lehiakortasuna areagotzea.
  • Gestio eredua bera identitate zeinu bihurtzea, parte hartzea eta lankidetza sustatuz.

Dena dela, baditugu euskaraz kooperatiba txiki eta ertainen diagnostikoa egiteko beste tresna batzuk. Gaur Coop-Index tresna aurkeztuko dizuegu (hemen, 4. orrian gazteleraz, laburpen bat).

Coop-Index tresnak kooperatibetako langileen pertzepzioak neurtu nahi ditu enpresaren kudeaketa prozesuen eta emaitzen inguruan, baita parte hartze maila ere. Baina bere berezitasuna da printzipio kooperatiboekin elkarlotzen dituela kudeaketa prozesuak eta emaitza hauek guztiak. Hau da, kooperatibentzat zehazki diseinatu den diagnostiko tresna da.

Jatorrizko Coop-Index tresna Nazioarteko Aliantza Kooperatiboaren (ICA-ACI) 7 printzipioetan eta balore kooperatiboetan oinarritzen da eta sortzaileak Ryszard Stocki eta Sonja Novkovic dira. Euskarazko bertsioa, ordea, euskal kooperatiben testuingurura egokituta dago eta Mondragoneko printzipio batzuk gehitzen ditu. Hala nola, lanaren subiranotasuna eta eraldaketa soziala.

Mondragon Unibertsitateko MIK ikerketa zentroak egin zuen galdetegiaren moldaketa euskal kooperatibagintzako hainbat  eragileekin batera.  Galdetegia kooperatiben eskura dago.

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo