Laugarren gaia, azkena: Hezkuntza eta eraldaketa soziala


Kooperatiben kudeaketarako gakoak MOOC ikastaroa bere azkeneko gaira iritsi da. Eta aurrekoetan bezala, gai honen laburpena jaso nahi izan dugu gure blogean.

Laugarren modulu honetan, pertsonaren eta komunitatearen inguruan Arizmendiarrietak zuen pentsamoldea azaltzen ahalegindu gara. Berak idatzitako testu, hitzaldi eta barreiatutako beste hainbat idatzitan, pertsona eta komunitateari buruzko ikusmolde zabala dago jasota. Ikusmolde horrek gizarte proiektu eraldatzailearen oinarria da, enpresa kooperatiboa izanik beraren zutabe nagusienetariko bat.

Bere pentsamendua, pertsonaren duintasunetik abiatzen da. Askatasunean  garatzen da hau, baina askatasuna ez da bakarrik eskubideak aldarrikatzea, era pertsonalean eta komunitarioan eraikitzen den zerbait, baizik.

Guzti honek, pertsonaren heldutasuna eskatzen du eta horren erakuske nagusia komunitatearekiko konpromisoan adierazten da.

Oinarri hauek kontutan hartuta, Arizmendiarrietak kritika zorrotza egin zion garaiko errealitate sozio-ekonomikoari eta errealitate horren oinarrian zeuden baloreei, konsziente izanik horiek zirela zibilizazio krisi sakonaren zergaiti nagusiena. Ondorioz,  pertsona kooperatiboa izango da aldaketa bektorearen oinarria, gizarte autoeratutako norabidean. Eraldaketa proiektu honek, mezfidantzaz begiratuko dio pertsona autoeratuak ez diren beste indarrei (estatua, kapitala, e.a.). Alderantziz, proiektuak erabateko konfiantza dauka pertsonen kooperatzeko gaitasunean.

Hau ulertzeko, funtsezkoa da heziketa ulertzeko modua, Esperientzia Kooperatiboaren 10. Printzipioan jasota. Labur esanda, heziketa da eraldaketa sozialaren giltza; heziketa, gaitasun profesional batzuk jasotzea eta balore sozial eta etiko batzuk bizitzea da. Bizi osoan zehar garatzen dena eta lanaren munduarekin estuki lotuta dagoena. Heziketa mota hau, erronka da; azken finean, besteei zerbitzatzera eramaten gaituelako, komunitatearen zerbitzura jartzen gaituelako. Eta horrela, autoerrealizazio pertsonala  lortzen dugulako.

Hezkuntzaren inguruan hausnarketa interesgarria utzi digute MOOCaren foroan MaiderS, Lierni eta Bastirak.

Ekonomia soziala eta solidarioko erakundeak eraldaketa prozesuarekin bat egiten dute gaur egun, eta asko dira proiektu horri ekin diotenak. Asko dira hemen eta mundu zabalean, eraldaketa prozesuan, ekonomia sozialak eginiko ekarpenak.

Globalizazio garai honetan, eraldaketa prozesuak eraikitzea nahi badugu, heziketa izango da tresna nagusienetariko bat, eta horretarako hiritartasun globalerako heziketa beharrezkoa izango dugu.

Espero dugu, modulu honetan eta orokorrean ikastaro guztian zehar eginiko  ibilbidea probetxukoa eta gustukoa izango zitzaiela bertan parte hartu duten guztiei. MOOC ikastaroa oraindik irekita dago, interesa baduzu animatu eta parte hartu!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo