Euskara eguna MU Enpresagintzan


Euskarak ere badu bere txokoa MU Enpresagintzako eguneroko jardunean. Horren adibide dira, azken egunotan garatutako bi ekintza.

Oñatiko Campusean, lehen aldiz, GADE 1eko Guraso bilera euskara hutsez burutu dugu, bat bateko itzulpena erabiliz erdal hiztunak zirenentzeko. Urtero, hizkuntzaren gaia kezka izan da antolatzaileentzat. Ezin asmatu enztule guztiontzat egokia zen sistemarekin eta kexak ere izan ditugu zentzu horretan. Izan ere, euskal hiztunak galtzaile atera izan dira. Baina aurten, kexa izatetik zoriontzeko ekintza izatera pasa da.  Ez gara profesionalak itzulpengintzan, baian saiakerak guztion hizkuntz eskubideak bermatzea suposatu du eta aurrerapausu bezala hartu dugu.

euskarak 365 egun

Bidasoako Campusean, aldiz, Euskararen eguna antolatu du MUGI Hadi ikasle elkarteak. Erakutsitako interesa aintzat harturik, klaseak eten ditugu hau guztia posible izan dadin. Hona hemen egun honi buruz idatzi digutena:

“Giro paregabean, lagun artean, denok nahastuta, ekintza desberdinak burutuz, partdaidetza sustatuz,….. MUgi Hadi ere Euskararen alde!!!

Zoragarri pasa genuen atzoko egunean Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen. Fakultateko egutegirako argazki lehiketaren bozkekin hasi genuen eguna eta aldi berean jendea zirikatzen Euskararen alde argazki bat ateratzeko prestatutako photocall-ean. 11:00etan hasi giene egitarauarekin, taldeak osatu eta herri kirolei ekinez; lokotsak, soka tira eta zapiaren jokoa. Taldeak oso animatuta zeuden eta lehiatsu aritu ziren, kasu askotan berdinketa hautsiz irabazlea lortu arte.

Irri eta musika artean giroa animatzen Joan zen eta musikari eman genion tarte bat; bi ikasle, Eñaut Marti eta Sara Zozaya, aritu ziren zuzenean musika jotzen guretzako beraien kantak eskainiz, Eskerrik asko bikote!!!!

Tortila txapelketari ekin genion ondoren. Epaile moduan, German Aginagalde izan genuen, omenaldi txiki bat eginez, jubilatzear baitago. Germanek erabakia hartzen zuen bitartean bapo bazkaldu genuen: Mugi Hadiren eskutik otarteko txikiak eta txistorra. Bazkaria bukatzear zela sari banaketaren unea iritsi zen: piropo onena, argazki irabazlea eta tortilarik goxoena. Jokoen bigarren txandara pasa ginen orduan: hitz debekatua, mimika, kantak asmatzea eta euskal bingoa!

Amaiera emateko taldeko argazkia atera genuen prestatutako photocall-ean. Hemen ikus ditzazkezue egun horretako argazkiak:

Euskara eguna Bidasoan – Argazkiak

Eskerrak eman nahi dizkiogu Euskara Batzordeari, Kirol Zerbitzuari eta egunean bertan parte hartutako guztioi!! EUSKARAK 365 EGUN!!!!!”

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu