Metodología LEGO SERIUS PLAY en el grado en organización industrial


Aurreko ostegunean, Antolakuntza Graduko 3.mailako ikasleek metodo berri batekin lana egiteko aukera izan zuten, LSP (Lego Serious Play) metodologiarekin hain zuzen. Kasu honetan, helburu nagusiak, sormena lantzeko metodo berri bat ezagutzea, pertsona guztiok esateko eta partekatzeko gauzak ditugula jabetzea, eta hauek elkarren artean alderatzeko LSPak lagundu gaitzakeela ezagutzea  izan dira.

Bakarkako lanean oinarrituta, talde osoaren partehartzea eta erabakiekiko konpromezua eskuratzea ahalbideratzen du metodologiak. Ikasleek lego piezak erabili zituzten metaforak sortu eta istorioak kontatzeko.

Grado organización induatrial (3ºcurso)

Grado organización industrial (3ºcurso)

Hasiera baten umetako legoekin lana egitea arraro samarra gertatu bazitzaien ere, erantzuna hobetzen joan zen galderaz galdera, metodologiak gomendatzen dituen printzioak barneratzen joan bait ziren:

                                DON’T have meeting with yourself. Just START building.

                                   TRUST your hands. Let them pick the bricks they want

                                      When you tell your story the meaning will emerge

                                                 DON’T get bogged down in the design

LSP metodologia 4 pausu nagusitan oinarritzan da:
1. Galdera proposatu,
2. Galdera erantzun legoekin modelo bat eraikiaz,
3. Taldekideen artean modeloak isladatu nahi duen istorioa partekatu,
4. Ondorioak atera.

Animatzen zarete zuek ere metodologia hau probatzera?

//Nekane.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo