Proyecto fin de carrera en el extranjero (Chequia)


Oraingo honetan ikasketa amaierako proiektua atzerrian burutzen ari diren antolakuntzako bi ikasleen esperientziarekin gatozkizue.

Ainhoa eta Asier gara eta ikasketa amaierako proiektua CZECH LANA s.r.o. (Txekia) enpresan egiten ari gara, Zdirec nad Doubravou izeneko herri txiki batean. Bakoitzak proiektu oso desberdin bat burutzen ari gara, Ainhoa kalitate sistema bat ezartzen dabil eta Asier berriz, produkzio linea berri baten gestioaz arduratzen da.

Prácticas en empresa: CZECH LANA

Esperientzia oso aberasgarria izaten ari da guretzat, proiektu garrantzitsuak direlako eta enpresa bere osotasunean ikusten ari garelako.  Aipagarria da profesionalki izandako aukera zaila baita honelako proiektuak Euskal Herriko enpresetan eskuratzea.

Arlo pertsonalean ere baliagarria gertatzen ari zaigu esperientzia. Txekia sakonean gaude eta ia inork ez du ingelesa hitz egiten, horregatik gabiltza Txekoa ikasten. Txekiar kultura oso desberdina da, eta kultura desberdintasun honi komunikazio zailtasuna gehituta, eguneroko lana eta bizitza erronka bilakatzen da.

Egia da hau ez dela denok pentsatzen dugun Erasmusa hemen atzerritar bakarrak gu baikara, baina ez dugu arazorik izan lagunak egiteko.

Laburbilduz, urte honetan bai profesionalki eta bai pertsonalki asko ikasten ari gara eta horregatik aukera duten guztiei gomendatzen diegu atzerriko esperientzi hau. Ez eduki zalantzarik eta aprobetxatu ezazue aukera!

Ondo segi!

Ainhoa eta Asier

Animo bioi eta aprobetxatu atzerrian geratzen zaizuen denbora!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo