BIEMH, makina erreminta bienalera bisita


Pasa den, maiatzaren 28an, antolakuntzan graduko 2. eta 3.mailako ikasleak Bilboko BEC-en egon ziren, BIEMH-aren 27.ekitaldian parte hartuz. Aurtengoan, 25 lurralde ezberdinetatik etorritako 1100 erakusle baino gehiago elkartu ziren BEC-eko 4 pabiloietan banatuta.

BIEMH2

Europa mailako 3. feria garrantzitsuena da makina-erreminta sektorean eta mundu mailan 9.postuan kokatzen da. Aste osoan zehar egon zen ikusgai feria eta Bilbo eta inguruetan 25 Milioi €-tako inpaktu ekonomikoa izatea espero zen.

BIEMH1

Aurtengoan, ikasketa teknikoak ikasten ari diren ikasleentzako harrera saioa antolatu zuten BEC eta AFM-ren artean. Aurkezpen saio honetan, makina erreminta sektorearen inguruko hitzaldi labur bat eman ziguten eta sektore horretan dituen beharretaz hitz egin ziguten. Batibat, pertsonen prestakuntzari dagokionez, hizkuntzen eta bidaiatzeko prestutasunak duen garrantzia azpimarratu zuten, egun, ekoizpenaren %75 inguru exportatzen bait da.

Bisita eguna, inaugurazio eguna izanik, ez zebilen jende asko oraindik, beraz, ikasleek lasai asko feria osoa ikusi eta enpresa ezberdinetara hurbiltzeko aukera izan zuten, nobedadeen inguruan galdetu eta beraien jakinmina asetzeko.

//Nekane.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo