Kalitate Osoa eta Teknologiak II ikasgaiko lanen aurkezpena


Industri Antolakuntzako 5. mailakoek gaur egun lanean ari diren enpresak oinarritzat hartuta eta Kalitate Osoa eta Teknologiak II ko ikasgaietan ikasitako kontzeptuak praktikan jarriz, hurrengo lana burutu dute:

  • Alde batetik, aukeratutako enpresak kudeaketa aurrera eramateko erabiltzen dituen prozesuak ezagutu eta prozesu operatiboa identifikatu ostean honen berdiseinua egin dute. Horretarako, lehenik eta behin prozesu mapa irudikatu behar izan dute eta ondoren enpresak dituen helburu eta erronkak aztertu dituzte.
  • Bestalde, enpresaren iraunkortasuna bermatzeko asmotan, ingurugiroarekin lotura duen analisia egin dute. Enpresak prozesu produktiboan sortutako elementuak identifikatu eta hauek era egokiagoan kudeatzeko hobekuntza planak proposatuz.

Besteak beste hauek izan dira aztertutako enpresak: Fagor Ederlan S.Coop., Recyde S.A., Ulma Handling Systems S.Coop., Fagor Electrodomésticos S.Coop. eta Goizper S.Coop.

Egindako lana laburtzeko asmotan aurkezpenak egin dituzte argazkian ikusi dezakezuen bezala.
IMAG0054%

//Alaitz.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo