Garbikode, Ekiten lehiaketako ideia irabazlea


Ikasleen artean enpresa-ekimen berriak sustatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko estrategiaren barruan, MONDRAGON UNIBERTSITATEAk Ekiten lehiaketa antolatu du aurten ere, non hiru alor desberdinetan parte hartu zitekeen:

-Enpresa Ideia Berriak
-Landa-Ingurunearen Garapenari buruzko Ideiak eta Proiektuak
-Gaztedi, Aisialdi eta Kirol alorreko Ideak

Lehiaketaren helburu nagusia, MONDRAGON UNIBERTSITATEko ikasleen artean izaera ekintzailea sustatzea izan da, sormena, ekimen-bilaketa eta autoenplegua bultzatuz. Halaber, ikasleek balio erantsia duten produktuak, prozesuak, zerbitzuak edota negozioak sortzeko ideia berritzaileak garatu dituzte.

 Ikasleek banaka edo gehienez 4 ikasleko taldeetan hartu dute parte, hauek MONDRAGON UNIBERTSITATEko edozein titulazioko ikasleak izanik, graduondokoak eta doktoregaiak barne, betiere enpresa-jarduera berri baten ideia aurkeztu badute.

Hiru sari banatu dira alor bakoitzean; 1.000€ lehen saria lortu duten taldeentzat eta 500€-ko bi sari osagarri, bigarren eta hirugarren postuetan gelditu diren taldeentzat.

Aurtengo lehiaketan, Industri Antolakuntzako 5.mailako  bost ikaslek Garbikode ideiarekin lortu dute lehen saria, ikasle hauek Maria Ruiz, Lara del Fresno, Mikel Palacios, Nerea Arregi eta Unai Aguirre izan direralik.

Irabazleei galdera batzuk egiteko aukera izan dugu. Hona hemen eduki dugun elkarrizketa!

1. Nolatan erabaki zenuten Ekiten lehiaketan parte hartzea?
Seihilabetekoaren hasieratik “Politica industrial” ikasgaian lehiaketaren berri eman ziguten eta PBL-a horrekin lotuta zegoenez eta ideia asko atera zirela ikusita, ideia horiei probetxua ateratzea erabaki genuen.

2. Garbikode izeneko idearekin irabazi duzue lehiaketa, baina ideia gehiago aurkeztu ahal dituzue? Zein zen gehien gustatzen zitzaizuena?
Bai, ideia gehiago bidali genituen, taldekide bakoitzaren izenean ideia bat edo bi hain zuzen (5 pertsona gara taldean). Hasieratik (1. mugarrian) Garbikode idea kontzeptua gustokoenen artean zegoen, baina feedback-ean expertuek ez zigutenez ezer aipagarririk esan ideia honen inguruan, PBLrako beste bat garatzea erabaki genuen. Baina gustokoenetarikoa hasieratik hau zen, batez ere, gaiaren egunerokotasunarengatik. Udaletxeak proiektu honetan dirua inbertitzeko prest egongo zirela pentsatzen genuen eta gauden krisi egoera honetan ideiak aukeratzeko orduan hau puntu garrantzitsu bat zen.

3. Zertan datza Garbikode negozio idea? Nola iritsi zineten ideia hau izatera?
Garbikode, atez ateko zabor bilketaren metodoari erantzuna emateko ideia bat da. Zabor poltsei barra-kodeak jartzean datza, horrela etxebizitza bakoitza erregistratuta geratzen delarik. Helburua atez atekoaren berdina da, jasangarritasuna bultzatzea, baina modu garbiago, erosoago eta intimoago batean. Azkenean, Garbikoderekin nahi den egunean, nahi den orduan bota daiteke zaborra eta gainera, betiko edukiontzietara zaborra etxe kanpoan utzi gabe. Horrez gain, beste pertsona batek zure zaborra ikustearena ekidituko zen (batzuentzat intimitate arazo bat suposa dezakeena). Ideia hau, pbl-aren garapenaren 1. mugarrian agertu zen brainstormng luze horiekin lanean geunden bitartean. Eta atera ziren ideia gehienak bezala, lagunekin komentatzen agertu zen horietariko bat izan zen. Guztion ahotan zegoen gai bat zen, gainera, interneten zerbait begiratzen genuen bakoitzean gai honen inguruko hainbat informazio agertzen zen.

 4. Jasotako sariarekin proiektua aurrera eramateko intentziorik ba ahal duzue?
Printzipioz, taldeko inork ez dauka ideiarekin aurrera jarraitzeko asmorik, izan ere, gutariko batzuk datorren urtean atzerrian egongo gara. Hala ere, taldekide bat, Lara del Fresno, prest egongo litzateke ideiarekin aurrera jarraitzeko.
Hori bai, denon ahotan dagoen gai bat izanda, askotan pentsatu dugu hirugarren pertsona edo enpresaren bat ideia aurrera eramatean interesatuta egon daitekeela eta egoera horren aurrean taldekoren batek parte hartzea gustatuko litzaiguke. Beste batzuek gure ideia hartzea ez baitzen atsegina izango.

 5. Animatuko zenituzkete ideia interesgarria duten gainontzeko ikasleak horrelako lehiaketetan parte hartzera?
Bai, noski animatuko genituela. Ideiak edukita oso aukera ona da motibatzeko, aprobetxatzeko ta nork daki! Baliteke ideia errealitate bihurtzea! Benetan hori bada nahi dutena, saiatu gabe inoiz ez lukete jakingo.

Eskerrik asko parte hartu duzuen talde guztioi eta Zorionak irabazi duzuenoi!

Nork daki, agian denbora gutxi barru Garbikode gure artean izango dugu!

//Antolakuntza.

Hay 1 comentario

Añade el tuyo

Hay 1 comentario