Fagorrera Bisita
Aurreko asteazkenean, irailak12, Antolakuntza Graduko lehen mailako ikasleek enpresa bat barrutik eta kasu askotan, lehen aldiz, ezagutzeko aukera izan zuten. Graduan zehar ikusi ahal izango dituzten enpresa ezberdinen artean lehena izan da hau. Oraingoan, Arrasateko Garagartza auzoan dagoen Fagor Elektrotresnak ezagutzeko aukera izan dugu. Fagor, ekoizpen seriatuaren adierazle garbia da, zehazki, garbigailu, labe eta bitrozeramika zein indukzioko sukaldeen ekoizle da.
Goizeko 9.30etan elkartu ginen eta Garagartzarako bideari ekin genion. Bisita egiteko, taldea bitan banatu genuen eta paraleloan enpresaren sail ezberdinak bisitatu genituen; estanpazio sailetik hasi, pintura eta premuntaiarekin jarraitu eta azken muntairarte. Ekoizpen prozesuarekin lehen kontaktua izan genuen, material desberdinak nola lantzen diren, ekoizpen zelulen antolaketa, poka-yokeak, tarteko biltegiak, etab. ikusiz. Ikasleek, graduko ikasketan zehar ikasiko dituzten hainbat kontzepturekin lehen kontaktua izan zuten, eta sortutako zalantzak argitzeko aukera izan zuten.
Eskerrik asko Fagorreko Eneider Sukia eta bere lantaldeari.
//Nekane.

+ No hay comentarios
Añade el tuyo