Arizmendiarrietaren Lagunen bisita


Irailaren 21ean Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen partaide dire Joxe Ramon Elorza eta Joxe Mª Larrañagak Industria Antolakuntza graduko hirugarren mailako ikasle eta irakasleak bisitatu gintuzten. Parada izan genuen egun horretan hainbat printzipio kooperatiboren inguruan jarduteko. Elortzarekin Atxikimendu Librea printzipioaz hausnartu genuen. Larrañagarekin, bestalde, Antolamendu Demokratikoa eta Lanaren Subiranotasunaz.

2012-09-21 12.19.04

Joserrak ALE (Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartea) aurkeztu zuen eta bideo bat ikusteko aukera izan genuen non Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen inguruko asmoak eta helburuak agertzen ziren. Jose Mª-ri Larrañagak taldeka bete behar genuen erronka bat proposatu zigun, hauxe zen erronka: taldekide batek bere oinekin sabaia ukitu behar zuen, eta horretarako lider antolatzaile bat, sabaia ukituko zuen norbait eta talde osoaren parte-hartzea eta koordinazioa behar genituen. Ia talde guztiek bete genuen erronka.

2012-09-21 10.20.21

Irailaren 24ean Jose Mª Larramendirekin Kapitalaren tresna izaera eta menpekotasunaz hitz egin genuen baita Gestioan pate hartzeaz ere. Bere pentsamendu sakona eta mundua ikusteko duen modua oso interesgarriak iruditu zitzaizkigun. Egun berean Jesus Goienetxe ere gurekin izan genuen. Ordainketa Solidarioaz eta Interkooperazioaz jarduteko. Bere estusiasmo eta bizipenak oso aberatsak izan ziren guztiontzat.

Beste printzipioez hausnartzeko hitzordua urriaren 9an dugu, komentatuko dizuegu zelan doan.

//Miren.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo