Lan Eskaintza!


Gaurkoan Eskolan jaso ditugun bi lan eskaintza desberdinen berri eman nahi dizuegu. Ikasten ari zaren bitartean lan egiteko gogorik bai?

matz-erreka lan egiteko gogorik? kontaktatu gurekin

Matz-Erreka S.Koop. enpresak Antolakuntzako Gradua egiten ari den 3.mailako ikasle baten beharra dauka bertan lanean hasteko.

Matz-Erreka S.Koop. Antzuolan dagoen enpresa da eta lanean hasiko den ikaslea ingurukoa izatea gustatuko litzaieke.

Grumal-en lan egiterik nahi?

Azpeitian aurkitu eta altzarigintzara dedikatzen den Grumal enpresak, Antolakuntza Graduko edo Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza masterreko ikasle baten beharra du  «Plantako datu bilketa» proiektuan parte hartzeko.

Lan ikaste partekatzean interesik bai? Lan eskaintza hauetakoren bati erantzuna emateko jar zaitez kontaktuan Gorka Unzuetarekin (gunzueta@mondragon.edu)

Las eskaintzan esteka berria!

Aurrerantzean, lan eskaintza desberdinen berri jaso nahi baduzu kontsultatu blogaren ezkerraldean aurki izango den lan eskaintzen esteka berria!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo