Programa Erasmus: Una oportunidad para realizar prácticas en empresas extranjeras


Gaur egun bizi dugun egora kontuan izanda, aukera ona izan daiteke azterriko herrialde batera lanera joatea. Kultura desberdin bat ezagutzeaz gain, lan esparru berri batean esperientzia eskuratzeko eta hizkuntza maila hobetzeko parada paregabea izan daiteke.

Beñat Konde eta Beñat Osinaga egoera honetan aurkitzen diren industri antolakuntzako bi ikasle dira. Karrera amairerako proiektua burutu behar dute ikasturte honetan eta eskolak eskaini dien aukera aprobetxatuz, hau Batz enpresak Txekian duen delegazioan gauzatzea erabaki dute.

Urriaren 1ean eman zioten hasiera etapa berri honi eta ekainerarte Txekian izango dira. Batz-en, besteak beste, BMW eta Nissan-entzako pieza desberdinak produzitzen dituzte. Antolakuntzako bi ikasle hauen proiektua aipatu berri diren bi enpresa hauetarako egiten ari diren piezen muntatze lineako atal desberdinen lay-outa eta makinen balidazioa egitean oinarritzen da.

Ondo segi Beñat & Beñat eta aprobetxatu esperientzia!

+ No hay comentarios

Añade el tuyo