Estudio y trabajo en Mondragon Unibertsitatea


Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan, ikasleek ikasketak burutzen ari diren bitartean lan egiteko aukera izan dute beti. Besteak beste inguruko enpresaren baten edo unibertsitatean bertan departamentuetako laguntzaile bezala aritzeko aukera izan dute, baita ikerkuntzako proiektuetan doktore eta doktoregaiei laguntza eskainiz ere.

Ikasleentzako aukera paregabea izaten da honako hau, lan munduan murgildu baino lehen esperientzia gehiago eta konpetentzia desberdinak lortzen laguntzen beitie. Gainera, ezin dugu ahaztu soldata bat irabazten dutela noski.

Hau horrela dela ikusirik, unibertsitatetik Lan Ikaste Partekatzea bultzatu da, eta honetarako lanean ari diren Gradu eta Masterreko  ikasleek kurtsoan zehar egiten diren ekintza batzuk konbalidatzeko aukera dute. Hau da, ikasketen lan karga jeisten da, ikasleak beste bide batetik (lan eginda) jasotzen bait ditu ezagutzak.

Ingenieritzako Gradua edo Masterra burutzen ari zara eta lan munduan esperientzia eskuratu nahi duzu? Anima zaitez lan ikaste partekatzean parte hartzera.

Ez galdu hemendik gutxira egoera honetan aurkitzen diren ikasleei egingo diegun elkarrizketa!

//Gorka.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo