Trabajo Fin de Máster; una gran oportunidad para familiarizarse con el mundo laboral


Mondragon Unibertsitateak master aukera zabala eskaintzan du eta asko dira gradua amaitu ostean ikasten jarraitzera animatu diren ikasleak.  Aukera horien artean aurkitzen da berrikuntza eta proiektuen zuzendaritza arloak jorratzen dituen unibertsitate masterra. Urtebeteko iraupena duen master honetan 34 dira aurten matrikulatuta dauden ikasleak. Bigarren sehilabete hau berezia da beraientzat, goizean ikasgai desberdinak kursatzen dituzte unibertsitatean eta arratsaldean berriz, Master Amaierako Lana (Trabajo Fin de Máster) burutzen ari dira enpresa desberdinetan, Fagor Arrasate, Cikautxo, GKN edo Ikerlan bezalako enpresetan besteak beste.

Nerea Garcia aipatu den Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza masterra burutzen ari den ikasleetako bat da eta egun Master Amaierako Lana burutzen ari da. Berarekin egoteko aukera izan dugu eta bere esperientzia kontatu digu.

Berrikuntza eta Proiektu zuzendaritza masterra egiten ari zara. Zerk bultzatu zintuen master hau egitera?

Aurretik Ingenieritza Mekanikoko Gradua egin nuen Goierrin, Ordizin. 3. mailan lan-ikaste partekatze programarekin Ikaslanen hasi nintzen lanean eta Gradu Amaierako Proiektua ere bertan egi nuen. Bi urteko egonaldian Berehalako Asistentzia Zerbitzua emango zuen departamentu bat sortu eta haren kudeaketan lagundu nuen, baita tailerreko lan mekanikoetan eta pertsonen kudeaketan ere. Ikasketa mekanikoez aparte antolakuntza eta gestioaren inguruko ezagutza lortu nuen. Mekanika alorra baina gehiago gustatu zitzaidan eta master hau egiten hasi nintzen ezagutza hori zabaltze aldera.

Zein da masterrean jarraitu duzuen lan sistematika? 

Masterra urte bakarrekoa denez, bigarren seihileko honetan klaseak eta proiektua partekatzen ditugu. Klaseak astelehenetik ostegunera izaten ditugu goizez 4 orduz eta arratsaldeetan enpresan egoten gara beste 4 orduz (astean 5 egun) proiektua garatzen.

Non ari zara proiektua burutzen? Zertan datza? 

Proiektua Ordiziko IK4-Lortek Zentro Teknologikoan ari naiz egiten. Bertan enpresen arteko elkarlanerako berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatuko duen IKT plataforma batean ari dira lanean eta nik horko zenbait modulu garatu behar ditut. Balio-kateak, merkatu segmentuak, interes taldeak, prospektiba eta produktuen modularitatea, besteak-beste. Hauekin, enpresa ezberdinetan aplikatu ahal daitezkeen metodologia eta prozesuak lantzen nabil.

Zer eskainiko dio zure lanak Lortek-i? Zein da proiektu honen balio gehitua?

Plataforma hau, erreferentziako testuinguruen eta lan, antolakuntza eta harreman prozesu berrien sorkuntzan lagungarria izango den tresna bihurtu nahi da. Helburua pertsonengan oinarritutako antolaketa-eredu berriak ezarri, hauen sormen eta harreman gaitasunak sendotu eta berrikuntza moduak garatzea da, eskualde osoko garapenean lagunduz.

Gustora zaude proiektuarekin? Zer ikasi duzu hilabete hauetan? 

Bai, proiektuarekin oso gustura nago baita bertako langileekin ere. Enpresarentzat erabilgarriak diren moduluak garatzen ari zarela ikusteak motibazio puntu bat ematen dizu eta egindako lanaren aplikazioa erreala ikusten duzu. Planteaturikoak errealitatean nola funtzionatzen duen ikusten duzu, benetan balio duen edo ez, soluzio berriak lortu behar dira, eta etengabeko feedback eta lanketa eskatzen dutela ikusten duzu ongi funtzionatu eta iraun dezaten. Klasean ikusitakoa beti da lagungarri baina garrantzitsuagoak dira, norberaren borondate eta jarrera, askotan klasean eman gabeko esparruak lantzen  baitira eta horietara amoldatu behar baita.

Amaitzeko etorkizunean ze intentzio duzu? master eta proiektuan ikasitakoa lagungarri izango dela uste duzu?

Bai, masterrean ikasitakoa baliagarria izango zaidala uste dut eta batez ere berrikuntza alorrean landutakoak interes berezia piztu dit. Masterra amaitzean ikusi egin behar ze aukera dauden baina berrikuntzaren arloan lan egitea gustatuko litzaidake.

Trabajo fin de máster en Ik4 - Lortek

Eskerrik asko Nerea zure esperientzia gurekin elkarbanatzeagatik eta animo proiektuarekin.

//Lorea.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo