Industria Antolakuntzako Ingeniaritza gradua. Zer da?


Nik ere 18 urte neuzkanean, eta nire etorkizunean zer egin pentsatzea tokatu zitzaidanean, galdera hori egin nion neure buruari, zer da ingeniari bat? Zer lan mota egiten du?

Orain, nire esperientziatik, erantzuteko moduan nago, eta galdera hau buruan darabiltenei laguntzea espero dut. Kasu honetan, Industria Antolakuntzako Ingeniariaz arituko naiz.

Industria Antolakuntzako Ingeniaria, ezagutza tekniko sendoetan oinarrituta, bestelako ezaugarri bereizgarriak dituen ingeniaria da.

Enpresa batek, Industria Antolakuntzako Ingeniari bat kontratatzen duenean, ez du ekoizpen prozesuetan aditu bat kontratatzen soilik, enpresaren kultura, arazo eta erronkatan aditu bilakatuko den pertsona bat baizik.

Horretarako, zuzendaritza mailako pertsonekin bilerak, ekoizpen metodoak aztertu eta ebaluatu, ekoizpen plantan egonaldiak, datu historikoak zein egunerokotasuneko datuak jaso, hauek informazio bilakatu, aztertu eta arazo ezberdinei irtenbidea emateko aukera ezberdinak planteatu beharko ditu, azken erabakia hartu aurretik. Behin erabaki bat hartuta, hau aurrera eramatea eta honen eraginkortasuna behatzea izango da bere betebeharra, besteak beste.

Garbi gelditu al zaizu? Guzti hau Ingeniari mekaniko batek egin ahalko luke? Eta diseinuko ingeniari batek?

Erantzuna garbia da, ez. Perfil horiek beste lan batzuei erantzuten diete. Ikus dezagun adibide batekin.

NEKA

Demagun auto berri bat atera behar dela merkatura. Zein da perfil bakoitzaren ardura proiektu honetan?

Autoaren diseinua, formak, koloreak, itxura, erakargarritasuna, erosotasuna… beti ere bezeroaren beharrizanak kontutan hartuta,  diseinuko ingeniari baten lana izango da. Ingeniari mekaniko batek, hark diseinatutakoa nola ekoiztu, zein prozesurekin, zein makinatan, zein materialekin, produktuaren segurtasun baldintzak betetzen direla ziurtatzeko zein azterketa egin… definituko ditu. Eta azkenik, Industria Antolakuntzako Ingeniari batek, aurrekoek definitu duten guztia ekoizteko planta diseinatuko luke, materialen mugimenduak aztertuz, erabili beharreko stockak definituz, produktuen ekoizpen eta muntaia prozesuan zero akats izan dezagula bermatzeko kalitate sistemak definituz, eta produktua bezeroarengana aurreikusitako epe, kalitate eta prezioan iristen garela ziurtatuz.

Denek elkarlanean aritzea beharrezkoa da, eta horretarako komunikazio bide sendoak definitu eta erabili beharra dago.

Non ikusten duzu zeure burua?

Informazio gehiago nahi izanez gero, zatoz gure ate ireki jardunaldietara, eta behar duzunean lagunduko zaitugu. Zuk galdetu lasai nahi duzuna, guk erantzungo dizugu eta.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo