Ekiten


Atzo, martxoaren 21ean, Mondragon unibertsitateak EKITEN topaketa ospatu zuen. Bertan espezialitate desberdinetako 140 ikaslek parte hartu zuten, Mekanika, Informatika, Antolakuntza,Telekomunikazioak,Lein, Huheziko kanpusetik etorritakoak eta Enpresa berrikuntza eta Proiektu zuzendaritza masterrekoak.

si

 Irudia 1: Topaketaren hasiera

Ekitaldiari hasiera Mondragon Unibertsitateko erretoreordea den Jon Altunak eman zion txapelketaren inguruko informazio guztia azalduz, honen ondoren Agurtzane Etxaniz eta Agurtzane Díaz-ek (Debagoieneko eta Debabarreneko landa-garapeneko agentzietako ordezkariak) ponentzia osatu zuten beren landa-garapeneko estrategiak aurkeztuz eta datozen urteetan jorratuko dituzten bideak ezagutzera emanez. http://www.mondragon.edu/eu/aktualitatea/berriak/ekiten-topaketa

si2

 Irudia 2: Dinamikekin hasteko prest

Honen ostean Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko antolakuntza-arloko  irakasle-talde batek dinamika bat garatu zuen bertaratuekin, landa-ingurunea garatzeko ideiak sortzeko. Perfil desberdinetako ikasleak nahastuta egon ziren 8 pertsonetako taldeetan bakoitzaren pentsatzeko modua desberdina izanik ideia anitzak sortuko zirelakoan.

si6

Irudia 3: Ikasleak lanean

 Lehenengo Tabú-ra jolastu zuten lau gai zentralak landa garapenarekin lotutako ura, gazteria, sostengarritasuna eta produktu ekologiko/transgenikoak zirelarik.

Bigarrenik, brainwriting-ak egin zituzten, ideiak pil pilean zeudelarik. Eta azkenik, talde bakoitzak ideiarik onena aukeratu, poster bat egin eta aurkeztu zituzten.

si5

 Irudia 4: Taldeetako baten aurkezpena

Giroa irudimenez, ekimenez eta ideia berritzaileez elikatuta benetan!.

 

 

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo