Industria Antolakuntza Graduan bideo berria estreinatzen dugu!


Gure fisolofia den etengabeko hobekuntzaren ildotik, Industria Antolakuntza Gradua deskribatzen duen bideo berri baten aurkezpena egin nahi dizugu.

Bideo honetan, gure bereizgarri den Hezkuntza Ereduaren ezaugarri nabarmenenak zeintzu diren eta gure ikasleen eskutik, graduaren nondik norakoak ezagutu ahal izango dituzu.

Bideoaren bitartez, eta era laburrean, Industria Antolakuntzako graduak zertarako prestatzen zaituen jakin ahal izango duzu, baina oraindik zure etorkizun hurbila garbi ez baduzu eta zalantzak badituzu, zatoz larunbat honetan Arrasateko Kanpusean egingo den Ate Ireki Jardunaldira. Bertan, ingenieritza graduei buruzko informazio guztia eskuragarri izango duzu eta lehen eskutik izan ditzazkezun zalantza guztiak argituko dizkizugu.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=R2ajF6j9p5g

+ No hay comentarios

Añade el tuyo